LibreOffice 24.8 laguntza
Txosten-eraikitzailearen 'Propietateak' leihoak txosten-eraikitzailearen ikuspegian unean hautatutako objektuaren propietateak erakusten ditu beti.
Sakatu ⇧ + F1 eta jarri sagua sarrera-koadro baten gainean sarrera-koadro horren laguntza ikusteko.
Txosten-eraikitzailea lehen aldiz abiaraztean, 'Propietateak' leihoak txosten osorako Datuak fitxa-orria erakutsiko du.
Hautatu taula bat edukien zerrendan eta sakatu ↹ edo egin klik sarrera-koadroaren kanpoan sarrera-koadrotik irteteko.
Gehitu eremuak txostenari leihoa automatikoki erakusten da 'Edukiak' koadroan taula bat hautatu eta koadroa uzten denean. Ekintza bera gauzatzeko beste modu bat tresna-barrako 'Gehitu eremua' ikonoan klik egitea edo hautatzea da.
Orokorra fitxa-orrian txostenaren izena aldatu daiteke eta orrialdearen goiburukoa edo orri-oina desgaitu daiteke, besteak beste.
Txosten osorako Datuak edo Orokorra fitxa-orria bistaratzeko, aukeratu .
Orrialdearen goiburukoaren edo orri-oinaren arean objekturik hautatu gabe egiten bada klik, area horretarako Orokorra fitxa-orria ikusiko da.
Arearen zenbait ikusizko propietate editatu daitezke.
Baldintzapeko inprimatze-adierazpena TRUE (egia) bada, hautatutako objektua inprimatuko da.
Xehetasunak arean klik egiten bada objekturik hautatu gabe, area horretarako Orokorra fitxa-orria ikusiko da.
Erregistroak nola inprimatzen diren doitzeko zenbait propietate zehaztu daitezke.
Txertatu zenbait datu-eremu 'Xehetasunak' arean, edo txertatu beste kontrol-eremu batzuk edozein areatan. Txertatutako eremu bat hautatzen denean, haren propietateak 'Propietateak' leihoan ezarri daitezke.
'Etiketa' eremuetan bistaratutako testua 'Etiketa' sarrera-koadroan aldatu daiteke.
Irudien kasuan, irudia Base fitxategian kanpoko fitxategi bati lotutako esteka gisa ala kapsulatutako objektu gisa txertatuko den zehaztu daiteke. Kapsulatutako aukerak Base fitxategiaren tamaina handitzen du, eta estekaren aukera erabiliz gero, fitxategia beste ordenagailu batera eramatea zailagoa da.
Datu-eremu baten Orokorra fitxa-orrian formatu-propietateak ezarri daitezke, besteak beste.
'Datuak' fitxa-orrian, erakutsiko diren datu-edukiak aldatu daitezke.