LibreOffice 24.8 laguntza
Txosten-eraikitzailearen 'Orrialde-zenbakiak' elkarrizketa-koadroa irekitzeko, aukeratu daiteke.
Sakatu ⇧ + F1 eta kokatu sagua sarrera-koadro baten gainean, koadro horren laguntza-testua ikusteko.
Hautatu orrialde-zenbakien formatua, bai 'N. orrialdea' bai 'N. orrialdea (M orrialdetik), non N uneko orrialde-zenbakia den eta M txostenaren orrialde kopuru osoa den.
Hautatu orrialde-zenbakiak nola erakutsiko diren 'Orrialdearen goiburukoa' edo 'Orrialdearen orri-oina' arean.
Hautatu lerrokatze bat. Modu lehenetsian, orrialde-zenbakiak ezkerreko eta eskuineko marjinen artean zentratuko dira. Eremua ezkerrean edo eskuinean lerrokatu daiteke. Bestalde, 'Barnean' hautatu daiteke orrialde bakoitietan orrialde-zenbakia ezkerreko aldean inprimatzeko eta orrialde bikoitietan eskuineko aldean. Hautatu 'Kanpoan' horren aurkako lerrokatzea ezartzeko.
Orrialde-zenbakietarako datu-eremu bat txertatuko da 'Ados' sakatzean. Ez badago ez goiburukoaren ez orri-oinaren arearik, sortu egingo da.
Datu-eremuan klik egin eta area bereko beste kokagune batera arrastatu daiteke. Ekintza hori bera gauzatzeko beste modu bat 'Propietateak' leihoko propietateak editatzea da.