Txosten-nabigatzailea

Txosten-eraikitzailearen nabigatzailearen leihoa irekitzeko, aukeratu Ikusi - Txosten-nabigatzailea.

Txosten-nabigatzaileak txostenaren egitura erakusten du. Txostenean funtzioak txertatzeko erabili daiteke txosten-nabigatzailea.

Egin klik txosten-nabigatzaileko sarrera batean. Hari dagokion objektua edo area hautatuko da txosten-eraikitzailearen ikuspegian. Egin eskuineko klik sarrera batean bere laster-menua irekitzeko.

Txostenean funtzioak sartzeko

Txosten-nabigatzailearen laster-menuan txosten-eraikitzailearen ikuspegiko komando berak daude, gehi funtzio berriak sortzeko edo ezabatzeko komando gehigarriak.

Funtzioak sartzeko, erabili OpenFormula proposamenean zehaztutako sintaxia.

Ikusi Base aplikazioari buruzko wiki orria txosten bateko funtzioei buruzko laguntza gehiago jasotzeko.

Bezero bakoitzerako batuketa bat kalkulatzeko

  1. Ireki txosten-nabigatzailea.

  2. Ireki 'Taldeak' sarrera eta, ondoren, kostua kalkulatzeko erabiliko den taldea.

    Taldeak funtzioak deritzon azpisarrera bat du.

  3. Ireki laster-menua (eskuineko klik) funtzioen sarreran, aukeratu funtzio berria sortzea, eta hautatu funtzio berri hori.

    Propietateen arakatzailean funtzioa ikusiko duzu.

  4. Aldatu izena eta jarri, adibidez, CostCalc, eta formulan idatzi [CostCalc] + [kostua duen zutabearen izena].

  5. Hasierako balioan, ezarri 0 balioa.

  6. Orain testu-eremu bat txertatu daiteke eta [CostCalc] funtzioarekin lotu (datu-eremuen zerrenda-koadroan agertuko da).

Agian hasierako balioan eremuaren balioa jarri beharko da [eremua] forman.

Kostuen zutabean zuri dauden eremuak badaude, erabili honako formula zuri daudenen edukia zeroekin ordezkatzeko:

[SumCost] + IF(ISBLANK([eremua]);0;[eremua])

Emaguzu laguntza!