Txosten-eraikitzailea

Txosten-eraikitzailea datu-baseekin txostenak sortzeko tresna da. Txostenen morroiarekin ez bezala, txosten-eraikitzailearen bidez zuk nahi duzun eran diseinatu dezakezu txostena. Sortutako txostena Writer dokumentu bat izango da, eta hori ere nahieran aldatu daiteke.

note

Txosten-eraikitzailea erabiltzeko, Java Runtime Environment (JRE) softwarea instalatuta eduki behar da eta LibreOfficen hautatuta egon behar du.


JRE softwarea instalatzeko

Txosten-eraikitzailea erabiltzeko Java Runtime Environment (JRE) instalatuta eduki behar da.

  1. Aukeratu - LibreOffice - Aurreratua.

  2. Itxaron minutu bat LibreOffice aplikazioak zure sisteman instalatuta dagoen Java softwareari buruzko informazioa biltzen duen bitartean.

    Sisteman JRE bertsio berri bat aurkitzen bada, horren sarrera bat erakutsiko da zerrendan.

  3. Sakatu sarreraren alboko aukera-botoia JRE bertsio hau LibreOffice aplikazioan gaitzeko.

  4. Ziurtatu Erabili Java runtime environment gaituta dagoela.

Ez bada JRE bertsiorik aurkitzen sisteman, ireki web-nabigatzaile bat eta deskargatu JRE softwarea http://www.java.com gunetik. Intslatu JRE softwarea. Ondoren, berrabiarazi LibreOffice eta ireki berriro - LibreOffice - Aurreratua.

Txosten-eraikitzailea irekitzeko

  1. Ireki Base fitxategi bat edo sortu datu-base berria. Datu-baseak gutxienez taula bat eduki behar du, gutxienez datu-eremu batekin eta gako nagusia duen eremu batekin.

  2. Egin klik Base leihoko 'Txostenak' ikonoan eta, ondoren, hautatu 'Sortu txostena diseinu-ikuspegian'.

    Txosten-eraikitzailearen leihoa irekiko da.

Txosten-eraikitzailea hiru zatitan banatuta dago. Goian menua dauka eta azpian tresna-barrak.

Eskuinean, unean hautatutako objektuaren propietate-balioak erakusten dituen 'Propietateak' leihoa dago.

Txosten-eraikitzailearen leihoaren ezkerreko zatiak txosten-eraikitzailearen ikuspegia erakusten du. Ikuspegi hori hiru sekziotan dago zatituta, goitik behera:

  1. Orrialdearen goiburukoa - arrastatu testu finkoa duten kontrol-eremuak orrialdearen goiburukoaren arean

  2. Xehetasunak - arrastatu eta jaregin datu-basearen eremuak xehetasunen arean

  3. Orrialdearen orri-oina - arrastatu testu finkoko kontrol-eremuak orrialdearen orri-oinaren arean

Txostenaren goiburuko eta Txostenaren orri-oin area gehigarriak txertatzeko, aukeratu Editatu - Txertatu txostenaren goiburukoa/orri-oina . Area horiek txosten osoaren hasieran eta amaieran agertuko diren testua izango dute.

Egin klik area-izenaren aurreko "-" ikonoan area hori tolestu eta lerro bakarrean agertu dadin txosten-eraikitzailearen ikuspegian. "-" ikonoa "+" ikono bihurtuko da, area berriro zabaldu ahal izateko.

Arrastatu eta jaregin datu-basearen eremuak, eremu horiek 'Xehetasunak' arean agertu daitezen. Ikusi beheko 'Eremuak txostenean txertatzea' atala.

Horrez gain, tresna-barrako 'Etiketa-eremua' edo 'Testu-koadroa' ikonoa sakatu daiteke eta laukizuzen bat arrastatu orrialdearen goiburukoaren edo orri-oinaren arean, orrialde guztietan testu bera izango duen elementu bat definitzeko. Testua 'Propietateak' leihoaren 'Etiketa' koadroan sartzen da. Bestalde, grafikoak gehitzeko beste modu bat 'Grafikoak' ikonoa erabiltzea da.

Txostena datu-base baten taula batekin konektatzeko

  1. Eraman sagua 'Propietateak' leihora. Bi fitxa-orri agertuko dira, 'Orokorra' eta 'Datuak'.

  2. 'Datuak' fitxa-orrian, egin klik 'Edukia' aukeran konbinazio-koadroa irekitzeko.

  3. Hautatu txostena sortzeko erabiliko den taula.

  4. Taula hautatu ondoren, sakatu tabulazioaren tekla 'Edukia' koadroa uzteko.

Gehitu eremuak txostenari leihoa automatikoki irekiko da eta hautatutako taularen eremu guztiak erakutsiko ditu.

Gehitu eremuak txostenari

'Gehitu eremua' leihoaren bidez, taula-sarrerak txertatu daitezke txostenean.

Eremuak 'Xehetasuna' ikuspegian txertatu ondoren, txostena exekuziorako prest egongo da.

Txosten bat exekutatzeko

Egin klik tresna-barrako 'Exekutatu txostena' ikonoan.

Exekutatu txostena ikonoa

'Exekutatu txostena' ikonoa

Writer dokumentu bat irekiko da sortu berri den dokumentua erakusteko. Datu-basetik txertatu den taularen balio guztiak izango ditu.

Datu-basearen edukiak aldatu badira, exekutatu txostena berriro emaitza eguneratzeko.

Txosten bat editatzeko

Hasteko, erabaki sortutako txostena (Writer dokumentu bat dena) editatu nahi duzun ala txosten-eraikitzailearen ikuspegia editatu eta diseinu berritik abiatuta txosten berria sortu nahi duzun.

Writer dokumentua irakurtzeko soilik ireki da. Dokumentua editatzeko, sakatu informazio-barrako Editatu dokumentua edo aukeratu Editatu - Edizio modua.

Txosten-eraikitzailearen ikuspegia editatu nahi baduzu, bere propietateetako batzuk aldatu ditzakezu.

Egin klik 'Xehetasunak' arean. Ondoren, 'Propietateak' leihoan, aldatu propietateak, adibidez atzeko planoaren kolorea.

Amaitu ondoren, egin klik 'Exekutatu txostena' ikonoan txosten berria sortzeko.

Exekutatu txostena ikonoa

'Exekutatu txostena' ikonoa

Txosten-eraikitzailea ixten denean, txostena gordeko den ala ez galdetuko da. Egin klik 'Bai' aukeran, eman izen bat txostenari eta sakatu 'Ados'.

Txostena ordenatzea

Ordenatzerik edo elkartzerik ez bada egiten, erregistroak datu-basetik eskuratu diren ordenan txertatuko dira txostenean.

  1. Ireki txosten-eraikitzailearen ikuspegia eta egin klik tresna-barrako 'Ordenatzea eta elkartzea' ikonoan. Ordenatzea eta elkartzea elkarrizketa-koadroa agertuko da.

Ordenatzea eta elkartzea ikonoa

Ordenatzea eta elkartzea ikonoa

  1. 'Taldeak' koadroan, egin klik ordenatze-eremu gisa erabili nahi den eremuan eta ezarri 'Ordenatzea' propietatea.

  2. Exekutatu txostena.

Elkartzea

  1. Ireki txosten-eraikitzailearen ikuspegia eta egin klik tresna-barrako 'Ordenatzea eta elkartzea' ikonoan. Ordenatzea eta elkartzea elkarrizketa-koadroa agertuko da.

  2. 'Taldeak' koadroan, ireki 'Taldearen goiburukoa' zerrenda-koadroa eta hautatu erakutsiko den goiburukoa.

  3. Egin klik 'Gehitu eremua' ikonoan 'Gehitu eremua' leihoa irekitzeko.

Gehitu eremua ikonoa

Gehitu eremua ikonoa

  1. Arrastatu eta jaregin elkartu nahi duzun eremu-sarrera 'Taldearen goiburukoa' sekzioan. Ondoren, arrastatu eta jaregin gainerako eremuak 'Xehetasunak' sekzioan.

  2. Exekutatu txostena. Txostenak elkartutako erregistroak erakutsiko ditu.

Elementuak ordenatu eta elkartzeko, ireki txosten-eraikitzailearen ikuspegia eta ondoren ireki 'Ordenatzea eta elkartzea' elkarrizketa-koadroa. Hautatu talde-goiburuko bat erakustea elkartu nahi diren eremuetarako, eta hautatu talde-goiburukoa ezkutatzea ordenatu nahi diren eremuetarako. Itxi 'Ordenatzea eta elkartzea' leihoa eta exekutatu txostena.

Datuak eguneratzea eta inprimatzea

Datu berriak txertatzen badira edo taulako datuak editatzen badira, txosten berri batek datu eguneratuak erakutsiko ditu.

Egin klik 'Txostenak' ikonoan eta klik bikoitza gordetako azken txostenean. Writer dokumentu berria sortuko da datu berriak erakusteko.

Txostenak ikonoa

Txostenak ikonoa

Txosten bat inprimatzeko, aukeratu Fitxategia - Inprimatu Writer dokumentuan.

Emaguzu laguntza!