LibreOffice 24.8 laguntza
'Gehitu eremua' leihoaren bidez, taula-sarrerak txertatu daitezke txostenean.
'Gehitu eremua' leihoa automatikoki erakusten da 'Edukiak' koadroan taula bat hautatuta dagoenean eta koadroa uzten denean.
Aukeratu
.Egin klik tresna-barrako 'Gehitu eremua' ikonoan.
Tresna-barrako 'Gehitu eremua' ikonoa.
Hautatu eremua 'Gehitu eremua' elkarrizketa-koadroan eta egin klik Txertatu aukeran. Eremu anitz hautatu daitezke eremuen izenetan klik egiten den bitartean ⌘Ctrl tekla sakatuta, edo ⇧ tekla erabilita sagua sakatzen den bitartean. Egin klik tresna-barrako Txertatu aukeran eremuak txostenari gehitzeko.
Arrastatu eta jaregin eremu-izenak banan banan 'Gehitu eremua' leihotik txostenaren 'Xehetasuna' areara. Kokatu eremuak nahieran. Erabili tresna-barretako ikonoak eremuak lerrokatzeko.
Ezin dira eremuak gainjarri. Taula-eremu bat 'Xehetasuna' arean jaregiten bada, etiketa bat eta testu-koadro bat txertatzen dira.
Txostenaren orrialde bakoitzean berdina izan beharko lukeen testua ere txeratu daiteke. Egin klik 'Etiketa-eremua' ikonoa, arrastatu laukizuzen bat 'Orrialdearen goiburukoa' edo 'Orrialdearen orri-oina' arean eta editatu 'Etiketa' propietatea nahi den testua erakusteko.
Tresna-barrako 'Gehitu etiketa-eremua' ikonoa.
Ordenatu izenak gorantz.
Ordenatu izenak beherantz.
Berrezarri jatorrizko ordena