LibreOffice 24.8 laguntza
Txosten-eraikitzailearen 'Data eta ordua' elkarrizketa-leihoa irekitzeko, aukeratu .
Sakatu ⇧+F1 eta jarri kurtsorea sarrera-koadro baten gainean, haren laguntza-testua ikusteko.
Gaitu 'Txertatu data' txostenaren area aktiboan data-eremu bat txertatzeko. Data-eremuak uneko data erakutsiko du txostena exekutatzen denean.
Gaitu 'Txertatu ordua' txostenaren area aktiboan ordu-eremu bat txertatzeko. Ordu-eremuak uneko ordua erakutsiko du txostena exekutatzen denean.
Egin klik 'Ados' aukeran eremua txertatzeko.
Dataren edo orduaren eremuan klik egin eta area bereko beste kokagune batera arrastatu daiteke, edo bere propietateak editatu daitezke 'Propietateak' leihoan.