Migratu makroak

Datu-baseen dokumentuen migrazio-morroiak Base fitxategi zaharretako azpidokumentuetako makroak Base fitxategi berriek makroak biltegiratzeko duten areara eramaten ditu.

Lehen, inprimakietako eta txostenetako testuzko azpidokumentuetan bakarrik gorde zitezkeen makroak. Orain, makroak Base fitxategian bertan ere gorde daitezke. Horrek esan nahi du Base fitxategietako makroak Base aplikazioko edozein osagaitatik dei daitezkeela: inprimakietatik, txostenetatik, taula-diseinutik, kontsulta-diseinutik, erlazio-diseinutik eta taulen datu-ikuspegitik.

Hala ere, teknikoki ez da posible makroak Base fitxategi batean eta bere azpidokumentuetan aldi berean gordetzea. Beraz, Base fitxategiari makro berriak erantsi nahi bazaizkio, azpidokumentuetan lehendik gordeta dauden makroak galdu gabe, makro zahar horiek Base fitxategiak makroak biltegiratzeko duen areara eraman behar dira.

Datu-baseen dokumentuetako makroak migratzeko morroiak makroak Base fitxategiaren biltegiratze-areara eraman ditzake. Ondoren, makroak aztertu eta nahieran editatu daitezke.

Adibidez, gerta liteke azpidokumentuetako makroek modulu-izen eta makro-izen berak izatea. Makroak biltegiratze-area komunera eraman ondoren, makroen izenak editatu behar dira izenak bakarrak izan daitezen. Morroiak ezin du hori egin.

Morroiak Base fitxategiaren babeskopia bat egin dezake aukeratzen den beste edozein karpetatan. Morroiak jatorrizko Base fitxategia aldatzen du. Babeskopiak ez du aldaketarik izango.

Atzera

Aurreko urratsean elkarrizketa-koadroan egindako aukerak ikusi ahal izan dituzu. Uneko ezarpenak ez dira aldatuko. Bigarren orrialdetik aurrera soilik egongo da aktibatuta botoi hau.

Hurrengoa

Sakatu Hurrengoa botoia, eta morroiak uneko elkarrizketa-koadroaren ezarpenak erabiliko ditu eta hurrengo urratsera joango da. Azken urratsean bazaude, botoia Sortu izatera igaroko da.

Amaitu

Aldaketa guztiak aplikatu eta morroia ixten du.

Utzi

Utzin klik egitean itxi egiten da elkarrizketa-koadroa aldaketak gorde gabe.

Emaguzu laguntza!