Text File Connection

Datu-base bat testu-formatuan inportatzeko ezarpenak zehazten ditu.

Testu-formatuko datu-base batean, datuak formaturik gabeko ASCII fitxategi batean biltegiratzen dira, non erregistro bakoitzak errenkada bat hartzen duen. Datu-eremuak bereizleekin daude bananduta. Datu-eremuetako testua komatxoekin daude bananduta.

Testu-fitxategien bide-izenak

Idatzi testu-fitxategirako edo -fitxategietarako bide-izena. Testu-fitxategi bakarra behar bada, fitxategi-izenaren edozein luzapen erabili daiteke. Karpeta-izena sartzen bada, karpeta horretako testu-fitxategiek *.csv luzapena eduki behar dute testuen datu-basearen fitxategiak ezagutzeko.

Arakatu

Egin klik fitxategia aukeratzeko elkarrizketa-koadro bat irekitzeko.

Testu soileko fitxategiak (*.txt)

Egin klik TXT fitxategiak atzitzeko.

Komaz banandutako balioen fitxategiak (*.csv)

Egin klik CSV fitxategia atzitzeko.

Pertsonalizatua

Egin klik aukera honetan fitxategi pertsonalizatuak atzitzeko. Sartu luzapena testu-koadroan.

Eremu-bereizlea

Sartu edo hautatu testu-fitxategiko datu-eremuak bereiziko dituen karakterea.

Testu-bereizlea

Sartu edo hautatu testu-fitxategiko testu-eremuak identifikatuko dituen karakterea. Ezin duzu karaktere bera erabili eremu-bereizle gisa.

Dezimalen bereizlea

Sartu edo hautatu testu-fitxategian dezimalen bereizle gisa erabiliko den karakterea, adibidez, puntua (0.5) edo koma (0,5).

Milakoen bereizlea

Sartu edo hautatu testu-fitxategiko milakoen bereizle gisa erabiliko den karakterea, adibidez, koma (1,000) edo puntua (1.000).

Datu-baseen morroia

Emaguzu laguntza!