MariaDB eta MySQL konexioa

MariaDB eta MySQL datu-baseen aukerak zehazten ditu.

Konexio zuzena MariaDB eta MySQL datu-baseekin

Datu-basearen izena

Sartu MariaDB edo MySQL datu-basearen izena. Galdetu datu-basearen administratzaileari zein den izen zuzena.

Zerbitzariaren URLa

Sartu datu-basearen zerbitzariaren URLa. MariaDB edo MySQL datu-basea exekutatzen duen makinaren izena da. Ostalari-izenaren ordez, zerbitzariaren IP helbidea jarri daiteke.

Ataka-zenbakia

Sartu datu-basearen zerbitzariaren ataka-zenbakia. Galdetu datu-basearen administratzaileari zein den ataka-helbide zuzena. MySQL eta MariaDB datu-baseen ataka-zenbaki lehenetsia 3306 da.

Konektatu ODBC (Open Database Connectivity) erabiliz

Sistema-mailan ezarritako ODBC datu-iturburu batekin konektatzen du.

Konektatu JDBC (Java Database Connectivity) erabiliz

Sistema-mailan ezarritako JDBC datu-iturburu batekin konektatzen du.

Morroiaren hurrengo orria, ODBC edo JDBC artean zein hautatu den, horren araberakoa izango da:

ODBC konexioa

JDBC konexioa

Autentifikazioa

Datu-baseen morroia

Emaguzu laguntza!