JDBC konexioa

JDBC datu-base batean sartzeko aukerak zehazten ditu.

JDBC adibideak

JDBC kontrolatzaile-klasea erabili daiteke LibreOffice aplikaziotik JDBC datu-base batekin konektatzeko. Kontrolatzaile-klasea datu-basearen fabrikatzaileak ematen du. JDBC datu-baseen bi adibide Oracle eta MySQL dira.

note

Kontrolatzaile-klaseak honako tokian gehitu behar zaizkio LibreOffice aplikazioari: - LibreOffice - Aurreratua.


Oracle datu-basea

JDBC kontrolatzailea erabili daiteke Solaris edo Linuxetik Oracle datu-base batean sartzeko. Datu-basean Windowsetik sartzeko, ODBC kontrolatzailea behar da.

Datu-iturburuaren URLa koadroan, sartu Oracle datu-basearen zerbitzariaren kokalekua. URLaren sintaxia datu-base motaren araberakoa da. Informazio gehiago lortzeko, ikusi JDBC kontrolatzailearekin batera datorren dokumentazioa.

Oracle datu-baseetan, URLaren sintaxia honakoa da:

oracle:thin:@hostname:port:database_name

MySQL datu-basea

MySQL datu-basearen kontrolatzaile-artxiboa MySQL-ren web gunean dago erabilgarri.

MySQL datu-baseen sintaxia honakoa da:

mysql://hostname:port/database_name

Datu-iturburuaren URLa

Idatzi datu-basearen URLa. Adibidez, MySQL JDBC kontrolatzailearentzat, sartu "mysql://<ZerbitzariIzena>/<datu-basearen izena>". JDBC kontrolatzaileari buruz informazio gehiago lortzeko, kontsultatu kontrolatzailearen dokumentazioa.

JDBC kontrolatzaile-klasea

Sartu JDBC kontrolatzailearen izena.

warning

JDBC kontrolagailu bat erabili ahal izan baino lehen, bere klase-bidea gehitu behar da. Aukeratu - LibreOffice - Aurreratua, eta egin klik Klase-bidea botoian. Bidearen informazioa gehitu ondoren, berrabiarazi LibreOffice.


Probatu klasea

Konexioa uneko ezarpenekin probatzen du.

Autentifikazioa

Datu-baseen morroia

Emaguzu laguntza!