Gorde eta jarraitu

Datu-basea erregistratuko den, hura ediziorako irekiko den ala taula berri bat txertatuko den zehazten du.

Bai, erregistratu datu-basea

Hautatu aukera hau datu-basea zure LibreOffice erabiltzaile-kopian erregistratzeko. Erregistratu ondoren, datu-basea Ikusi - Datu-iturburuak leihoan bistaratuko da. Datu-basea erregistratu behar da bertako eremuak dokumentuetan txertatu ahal izateko ('Txertatu - Eremua - Eremu gehiago') edo posta-konbinaziorako.

Ez, ez erregistratu datu-basea

Hautatu aukera hori datu-basearen informazioa sortutako datu-basearen fitxategiaren barruan bakarrik gordetzeko.

Ireki datu-basea ediziorako

Hautatu aukera hau datu-basearen fitxategia datu-basearen egitura editatzeko moduan bistaratzeko.

Sortu taulak taulen morroia erabiliz

Hautatu aukera hori Taulen morroia irekitzeko datu-baseen morroia amaitutakoan.

Datu-baseen morroia

Emaguzu laguntza!