Hautatu datu-basea

Datu-base berria sortzen du, datu-base baten fitxategia irekitzen du edo lehendik dagoen datu-base batekin konektatzen du.

Sortu datu-base berria

Hautatu hau datu-base berria sortzeko. Aukera honek HSQL datu-baseen motorra balio lehenetsiekin erabiltzen du. Morroiaren azken orria agertuko da ondoren.

HSQL datu-baseei buruzko kanpoko web-orria.

Ireki lehendik dagoen datu-base baten fitxategia

Datu-basearen fitxategia azkena erabilitako fitxategien zerrendatik edo fitxategiak hautatzeko elkarrizketa-koadrotik irekitzeko hautatu aukera hau.

Azken aldian erabilia

Hautatu datu-basearen fitxategi bat azken erabilitako fitxategien zerrendatik irekitzeko. Sakatu amaitu fitxategia berehala irekitzeko eta morroitik irteteko.

Ireki

Fitxategiak hautatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor datu-base baten fitxategi bat hautatzen da. Sakatu 'Ireki' edo 'Ados' elkarrizketa-koadroan fitxategia berehala ireki eta morroitik irteteko.

Konektatu lehendik dagoen datu-base batekin

Hautatu aukera hau lehendik dagoen datu-base baten konexioarentzat datu-basearen dokumentua sortzeko.

Datu-basearen mota

Hautatu lehendik dagoen datu-base baten konexioarentzako datu-base mota.

note

Outlook, Evolution, KDE Address Book eta Mozilla datu-baseek ez dute informazio osagarririk behar. Datu-baseen beste mota batzuentzat, morroiak orrialde osagarriak ditu beharrezko informazioa zehazteko.


Morroiaren hurrengo orria honakoetako bat da:

Gorde eta jarraitu

Datu-basea erregistratuko den, hura ediziorako irekiko den ala taula berri bat txertatuko den zehazten du.

Emaguzu laguntza!