LibreOffice 25.2 laguntza
Datu-basearen zenbait aukera zehazten ditu.
Datu-basearen leihoan, aukeratu Editatu - Datu-basea - Propietateak eta egin klik Propietate aurreratuak fitxan.
Datu-basearen motaren arabera, honako kontrolak egongo dira erabilgarri:
Sartu hemen dBASE fitxategiak dituen direktorioaren bide-izena.
Ziurtatu dBASE fitxategien *.dbf luzapena minuskuletan dagoela.
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du fitxategi edo direktorio bat hautatzeko.
Datu-basearen konexioa uneko ezarpenekin probatzen du.
Sartu hemen testu-fitxategien karpetaren bide-izena.
Sartu hemen datu-base gisa erabiliko den kalkulu-orriko dokumentuaren bide-izean.
Sartu hemen ODBC datu-iturburuaren izena.
Sartu hemen datu-basea atzitzeko behar den erabiltzaile-izena.
Markatuta badago, datu-basean sartzeko behar den pasahitza eskatuko zaio erabiltzaileari.
Idatzi datu-basearen izena.
Idatzi datu-iturburu gisa erabiliko den MySQL datu-basearen izena.
Idatzi datu-iturburu gisa erabiliko den Oracle datu-basearen izena.
Idatzi datu-iturburu gisa erabiliko den Microsoft Access datu-basearen fitxategi-izena.
Idatzi LDAP datu-iturburuaren ostalari-izena.
Sartu JDBC datu-iturburuaren kokalekua URL gisa.
Sartu datu-iturburuarekin konektatzen den JDBC kontrolatzaile-klasea.
Datu-baserako konexioa JDBC kontrolatzaile-klasearen bidez probatzen du.
Hautatu zerrendako datu-base bat edo sakatu Sortu datu-base berria sortzeko.