LibreOffice 7.5 laguntza
Datu-iturburu batentzako aukera osagarriak zehazten ditu.
Datu-base baten leihoan, aukeratu Editatu - Datu-basea - Propietateak, eta egin klik Ezarpen osagarriak fitxan
Datu-basearen motaren arabera, honako kontrolak egongo dira erabilgarri:
Idatzi datu-basea duen zerbitzariaren ostalari-izena, adibidez ldap.server.com.
Idatzi datu-basea ostatatzen duen zerbitzariaren ataka-zenbakia.
Sartu MySQL datu-basearen JDBC kontrolatzailearen izena.
Hautatu LibreOffice aplikazioko datu-basea bistaratzeko erabiliko den karaktere-jokoa. Ezarpen honek ez dio datu-baseari eragiten. Sistema eragileko karaktere-joko lehenetsia erabiltzeko, hautatu "System".
Testu formako eta dBase formatuko datu-baseak tamaina finkoko karaktere-luzera duten karaktere-jokoetara murriztuta daude. Karaktere horiek byte kopuru berarekin kodetuta daude.
Sartu Oracle datu-baserako JDBC kontrolatzailearen izena.
Zehaztu kontrolatzailearen aukera osagarriak.
Katalogoaren uneko datu-iturburua erabiltzen du. Aukera hori erabilgarria da ODBC datu-iturburua datu-basearen zerbitzaria denean. Ez hautatu aukera hori ODBC datu-iturburua dBase kontrolatzaile bat denean.
Sartu LDAP datu-basean bilaketa egiteko hasiera-puntua, adibidez, dc=com.
Idatzi LDAP zerbitzaria atzitzean kargatuko den gehieneko erregistro kopurua.
Fitxategi bateko erregistro guztiak bistaratzen ditu, ezabatu gisa markatutakoak barne. Kontrol-lauki hau hautatzen bada, ezingo dira erregistroak ezabatu.
dBASE formatuan, ezabatutako erregistroak fitxategian mantentzen dira.
Datu-basean egindako aldaketak bistaratzeko, itxi konexioa eta konektatu berriro datu-basearekin.
'Indizeak' elkarrizketa-koadroa irekitzen du, uneko dBase datu-baseko taula-indizeak antolatzeko.
Hautatu kontrol-lauki hau testu-fitxategiaren lehen lerroak eremu-izenak baditu.
Sartu edo hautatu testu-fitxategiko datu-eremuak bereiziko dituen karakterea.
Sartu edo hautatu testu-fitxategiko testu-eremuak identifikatuko dituen karakterea. Ezin da karaktere bera erabili eremu-bereizle gisa.
Sartu edo hautatu testu-fitxategian dezimalen bereizle gisa erabiliko den karakterea, adibidez, puntua (0.5) edo koma (0,5).
Sartu edo hautatu testu-fitxategiko milakoen bereizle gisa erabiliko den karakterea, adibidez, koma (1,000) edo puntua (1.000).
Hautatu testu-fitxategiaren formatua. Hautatzen den luzapenak elkarrizketa-koadro honetako ezarpen lehenetsi batzuetan eragina izango du.