LibreOffice 24.8 laguntza
Datu-iturburu berrientzat automatikoki sortutako balioentzako aukerak zehazten ditu.
Ondorengo kontrolen erabilgarritasuna datu-base motaren araberakoa da:
LibreOffice aplikazioak gehikuntza automatikoko datu-eremuak onartzea gaitzen du uneko ODBC edo JDBC datu-iturburuan. Hautatu aukera hori datu-basearen SDBCX geruzako gehikuntza automatikoko eginbidea ez bada onartzen. Oro har, gehikuntza automatikoa lehen mailako gakoaren eremurako hautatzen da.
Datu-iturburuari osoko datu-eremu bat automatikoki handitzeko agintzen dion SQL komando-adierazlea sartu. Adibidez, ondorengo MySQL instrukzioak AUTO_INCREMENT instrukzioa erabiltzen du "id" eremua handitzeko instrukzioak datu-eremu bat sortzen duen bakoitzean:
CREATE TABLE "taula1" ("id" INTEGER AUTO_INCREMENT)
Adibide honetan, AUTO_INCREMENT sartu behar da Gehikuntza automatikoko instrukzioa koadroan.
Sartu hemen lehen mailako gakoaren datu-eremurako automatikoki handitutako azken balioa itzultzen duen SQL instrukzioa. Adibidez:
SELECT LAST_INSERT_D();