LibreOffice 24.8 laguntza
Datu-baseetan datuekin lan egiteko modua zehazten du.
Datu-basearen leiho batean, aukeratu Editatu – Datu-basea – Ezarpen aurreratuak
Ondorengo kontrolen erabilgarritasuna datu-base motaren araberakoa da:
Datu-iturburuetako izenetan SQL92 izen-murriztapenekin bat datozen karaktereak soilik onartzen ditu. Gainerako karaktere guztiak baztertu egiten dira. Izen guztiek letra minuskulaz, letra maiuskulaz edo azpimarraz ( _ ) hasi behar dute. Gainerako karaktereak ASCII letrak, zenbakiak eta azpimarrak izan daitezke.
Taularen izenari aliasa eransten dio SELECT instrukzioetan.
Zenbait datu-basek "AS" gako-hitza erabiltzen dute izenen eta horien aliasen artean, eta beste batzuek zuriunea erabiltzen dute. Gaitu aukera hau alias aurrean AS txertatzeko.
Erabili ihes-sekuentziak kanpoko elkartzeetan (outer joins). Ihes-sekuentzia horren sintaxia {oj outer-join} da
Adibidea:
select Article.* from {oj item LEFT OUTER JOIN orders ON item.no=orders.ANR}
Datu-basearen kontrolatzaileak emandako sarbide-pribilegioei ez ikusiarena egiten die.
Datu-iturburuko parametro izendunak galdera-ikurrarekin (?) ordezten ditu.
Datu-base batzuek bertsio-zenbakia esleitzen die eremuei erregistroko aldaketen jarraipena egiteko. Eremuen bertsio-zenbakia puntu bat handitzen da haien edukia aldatzen den bakoitzean. Erregistroaren barneko bertsio-zenbakia bistaratzen du datu-baseko taulan.
Katalogoaren uneko datu-iturburua erabiltzen du. Aukera hori erabilgarria da ODBC datu-iturburua datu-basearen zerbitzaria denean. Ez hautatu aukera hori, ODBC datu-iturburua dBase kontrolatzailea denean.
SELECT instrukzioetan eskema-izena erabiltzeko aukera ematen du.
Indizea sortzen du ASC edo DESC instrukzioaren bidez.
Hautatu testu-lerro guztiak amaitzeko CR + LF kode-bikotea erabiltzea (komenigarria DOS eta Windows sistema eragileetan).
Oracle JDBC konexioetarako soilik. Gaituta badago, moneta-eremutzat hartuko den zutaberik ez dagoela zehazten du. Datu-baseak itzulitako eremu mota baztertu egiten da.
Erregistro bat sartzen denean edo lehendik dagoen bat eguneratzen denean, sarreraren bat eskatzen duen datu-baseko zutabe bati lotutako eremu bat hutsik uzten bada, eremu hutsaz ohartarazten duen mezu bat bistaratuko da.
Kontrol-lauki hori gaituta ez badago, uneko datu-baseko inprimakiak ez dira berrikusiko beharrezko eremuak bete diren ala ez egiaztatzeko.
Kontrol-laukia erabilgarri dago datuetan idazteko aukera ematen duten datu-iturburu mota guztietarako. Kontrol-laukia ez da ageri kalkulu-orrietan, testuan, csv formatuan eta irakurtzeko soilik diren helbide-liburuetan.
Erabili ODBC estandarrarekin bat datozen data/ordua literalak.
Gaitu hau datu-baseak lehen mailako gakoak onartzen dituen detektatzeko Base aplikazioak erabiltzen dituen heuristikak gainidazteko.
Datu-base batekin konektatzean API generiko bat erabiltzen bada, esaterako ODBC, JDBC edo ADO, Base aplikazioak heuristika erabiltzen du datu-base horrek lehen mailako gakoak onartzen dituen zehazteko. API horiek ez dute euskarri espezifikorik informazio hori atzitu ahal izateko.
Batzuetan heuristikak huts egiten du. Hiru egoerako kontrol-lauki hau zehaztu gabeko egoeran dago modu lehenetsian, alegia, "aplikatu heuristika" egoeran. Kontrol-laukia gaituta badago, lehen mailako gakoen euskarria badagoela onartzen da. Kontrol-laukia desgaituta badago, lehen mailako gakoen euskarririk ez dagoela onartzen da.
Kontuan izan aukera hori heuristika bertan behera uzteko besterik ez dela. Kontrol-laukia gaitzen bada lehen mailako gakoen euskarria ez duen datu-base baterako, erroreak gertatuko dira.
Erabili datu-basearen kontrolagailuaren korritze-ahalmenak emaitza gisa lortutako multzoan. Begiratu ResultSetType Constant Group
Hautatu zein konparazio boolear erabiliko den.
Hautatu kontrolagailuak datu mota detektatzeko erabiliko duen errenkada kopurua.