LibreOffice 25.2 laguntza
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du bertan SQL komando bat sartu eta datu-baseak administratzeko.
Elkarrizketa-koadro horretan administrazio-komandoak bakarrik sartu daitezke, hala nola 'Grant' (erabiltzaile eskubideak eman), 'Create table' (sortu taula) edo 'Drop Table' (jaregin taula), eta ez iragazki-komandoak. Sartzen diren komandoak datu-iturburuaren araberakoak izango dira; adibidez, dBASEk hemen zerrendatzen diren SQL komando batzuk soilik exekutatu ditzake.
Datu-baseko datuak iragaziko dituen SQL kontsulta bat exekutatzeko, erabili Kontsulta-diseinuaren ikuspegia.
Sartu exekutatuko den SQL administrazio-komandoa.
Adibidez, "Bibliografia" datu-iturburu batean, ondorengo SQL komandoa sartu daiteke:
SELECT "Helbidea" FROM "biblio" "biblio"
SQL komandoei buruz informazio gehiago lortzeko, irakurri datu-baseak berekin duen dokumentazioa.
Erakutsi SQL SELECT komandoaren emaitza irteerako koadroan.
Exekutatuko den komandoa koadroan sartutako komandoa exekutatzen du.
Aurretik exekutatutako SQL komandoak zerrendatzen ditu. Komando bat berriro exekutatzeko, egin klik komandoan eta sakatu Exekutatu.
Exekutatu den SQL komandoaren egoera, erroreak barne, bistaratzen du.
Exekutatu den SQL komandoaren emaitzak bistaratzen ditu.