LibreOffice 24.8 laguntza
dBASE datu-baseko indizeak antolatzea ahalbidetzen du. Indizeen bidez, datu-basea azkar atzitu daiteke, betiere indizearen bidez definitutako hautapeneko datuak kontsultatzeko bada. Taula bat diseinatzen denean posible da indizeak definitzea Indizeak fitxaren bidez.
Hautatu indexatu nahi den datu-baseko taula.
Datu-basean hautatutako taularen uneko indizeak zerrendatzen ditu. Zerrendatik indize bat kentzeko, egin klik indizean eta, gero, sakatu eskuinerako gezia.
Taula bati esleitu dakizkiokeen indize erabilgarriak zerrendatzen ditu. Hautatutako taula bati indize bat esleitzeko, egin klik ezkerrerako geziaren ikonoan. Ezkerrerako gezi bikoitzak indize erabilgarri guztiak esleitzen ditu.
Hautatutako indizea Taula-indizeak zerrendara eramaten du.
Indize libre guztiak Taula-indizeak zerrendara eramaten ditu.
Hautatutako taula-indizeak Indize libreak zerrendara eramaten ditu.
Taula-indize guztiak Indize libreak zerrendara eramaten ditu.