dBASE
Zehaztu dBASE datu-base baten ezarpenak.
dBASE motako datu-baseen fitxategi-leihoan, aukeratu Editatu - Datu-basea - Propietateak.
Taulen arteko erlazioak definitzeko, erabili LibreOffice aplikazioko JDBC edo ODBC.
Bistaratu erregistro ez aktiboak
Fitxategiko erregistro guztiak bistaratzen ditu, ezabatu gisa markatutakoak barne. Kontrol-lauki hau hautatzen bada, ezingo dira erregistroak ezabatu.
dBASE formatuan, ezabatutako erregistroak fitxategian mantentzen dira.
Datu-basean egindako aldaketak bistaratzeko, itxi datu-baserako konexioa eta konektatu berriro datu-basearekin.
Karaktere-jokoa
Hautatu LibreOffice aplikazioko datu-baseak ikusteko erabiliko den kode-bihurketa. Horrek ez dio eragiten datu-baseari. Aukeratu "Sistema" sistema eragileko karaktere-joko lehenetsia erabiltzeko. Testu eta dBASE datu-baseak tamaina finkoko karaktere-luzera duten karaktere-jokoetara murriztuta daude. Karaktere horiek byte kopuru berdinarekin kodetuta daude.
Erabili SQL92ren izendatze-murriztapenak
SQL92 izen-murriztapenekin bat datozen karaktereak soilik onartzen ditu datu-iturburuetan. Beste karaktere guztiak baztertu egiten dira. Izen guztiek letra maiuskulaz edo minuskulaz edo azpimarraz ( _ ) hasi behar dute. Gainerako karaktereak ASCII letrak, azpimarrak eta zenbakiak izan daitezke.
Indizeak
Indizeak elkarrizketa-koadroa irekitzen du, uneko dBASE datu-baseko taula-indizeak antolatu ahal izateko.