LibreOffice 24.8 laguntza
ODBC datu-baseen ezarpenak zehazten ditu, besteak beste erabiltzailearen atzitze-datuak, kontrolagailu-ezarpenak eta letra-tipoen definizioak.
Idatzi erabiltzaile-izena datu-basean sartzeko.
Baimenik ez duen erabiltzaile bat datu-basera sartu dadin eragozten du. Pasahitza behin bakarrik sartu behar da saio bakoitzeko.
Erabili testu-eremu hau kontrolagailuaren aukerako ezarpen gehiago sartzeko, beharrezkoa bada.
Hautatu LibreOffice aplikazioko datu-baseak ikusteko erabiliko den kode-bihurketa. Horrek ez dio eragiten datu-baseari. Aukeratu "Sistema" sistema eragileko karaktere-joko lehenetsia erabiltzeko. Testu eta dBASE datu-baseak tamaina finkoko karaktere-luzera duten karaktere-jokoetara murriztuta daude. Karaktere horiek byte kopuru berdinarekin kodetuta daude.
LibreOffice aplikazioak gehikuntza automatikoko datu-eremuak onartzea gaitzen du uneko ODBC edo JDBC datu-iturburuarentzat. Hautatu kontrol-lauki hau, datu-baseak gehikuntza automatikoko eginbidea onartzen ez badu SDBCX geruzan. Orokorrean, gehikuntza automatikoa lehen mailako gakoarentzat hautatzen da.
Sartu datu-iturburuari zehaztutako osoko datu-eremua automatikoki handitzeko agintzen dion SQL komando-adierazlea. Adibidez, datu-eremua sortzeko SQL instrukzio tipikoetako bat honakoa da:
CREATE TABLE "taula1" ("id" INTEGER)
MySQL datu-base bateko "id" datu-eremua automatikoki handitzeko, erabili instrukzio hau:
CREATE TABLE "taula1" ("id" INTEGER AUTO_INCREMENT)
Beste hitz batzuetan, sartu AUTO_INCREMENT Gehikuntza automatikoko instrukzioa koadroan.
Sartu hemen lehen mailako gakoaren datu-eremurako automatikoki handitutako azken balioa itzultzen duen SQL instrukzioa. Adibidez:
SELECT LAST_INSERT_D();
SQL92 izen-murriztapenekin bat datozen karaktereak soilik onartzen ditu datu-iturburuetan. Beste karaktere guztiak baztertu egiten dira. Izen guztiek letra maiuskulaz edo minuskulaz edo azpimarraz ( _ ) hasi behar dute. Gainerako karaktereak ASCII letrak, azpimarrak eta zenbakiak izan daitezke.
Katalogoaren uneko datu-iturburua erabiltzen du. Hori erabilgarria da ODBC datu-iturburua datu-baseen zerbitzari bat denean. ODBC datu-iturburua dBASE kontrolatzailea denean, ez markatu kontrol-lauki hau.