LibreOffice 24.8 laguntza
Datu-iturburuaren esploradorean, taulak taula-edukiontzira arrastatuz eta jareginez kopiatu daitezke. Kopiatu taula elkarrizketa-koadroaren lehen orriko Erantsi datuak kontrol-laukia hautatzen bada,Esleitu zutabeak elkarrizketa-koadroa irekiko da bigarren leiho gisa. Elkarrizketa-koadro hori iturburu-taulako datu-eremuaren edukia helburu-taulako beste datu-eremu batean mapatzeko erabili daiteke.
Datu-eremuak iturburu-taulan zerrendatzen ditu. Iturburu-taulako datu-eremu bat helburu-taulan sartzeko, hautatu datu-eremuaren izenaren aurreko kontrol-laukia. Iturburu-taulako datu-eremu baten edukia helburu-taulako datu-eremu batean mapatzeko, egin klik iturburu-taulako zerrendako data-eremuan, eta gero, sakatu gorako edo beherako gezia. Iturburuko datu-eremu guztiak helburu-taulan gehitzeko, sakatu Dena.
Helburu-taulan egon daitezkeen datu-eremuak zerrendatzen ditu. Iturburu-taulako zerrendan hautatutako datu-eremuak bakarrik sartuko dira helburu-taulan.
Hautatutako sarrera zerrendan posizio bat gora eramaten du.
Hautatutako sarrera zerrendan posizio bat behera eramaten du.
Zerrendako datu-eremu guztiak hautatzen ditu.
Zerrendako kontrol-lauki guztiak garbitzen ditu.