Erlazioak

Bi taularen arteko erlazio bat definitzeko eta editatzeko aukera ematen du.

Komando hau erabiltzeko...

Datu-baseen fitxategi-leihoan, aukeratu Tresnak - Erlazioak.


note

Eguneratzeko eta ezabatzeko aukerak erabilgarri egongo dira, baldin eta datu-baseak onartzen baditu.


Parte hartzen duten taulak

Erlazionatutako bi taulak hemen zerrendatuko dira. Erlazio berria sortzen bada, taula bat hautatu daiteke elkarrizketa-koadroaren goiko konbinazio-koadro bakoitzetik.

Erlazioak elkarrizketa-koadroa lehendik dagoen erlazio batentzat irekitzen bada 'Erlazioa' leihoko lotura-marran bi aldiz klik eginez, erlazio horretako taulak ezingo dira hor aldatu.

Gako-eremuak

Erlazioaren gako-eremuak definitzen ditu.

Estekarentzat hautatutako taulen izenak hemen agertzen dira zutabe-izen gisa. Eremu batean klik egiten bada, gezi-botoiak erabil ahal izango dira taulako eremu bat hautatzeko. Erlazio bakoitza errenkada batean idazten da.

Eguneratze-aukerak

Lehen mailako gako baten eremuan aldaketak egindakoan eragina izaten duten aukerak hautatu daitezke hemen.

Ekintzarik ez

Lehen mailako gako bati egindako aldaketak kanpoko gako-eremuei ez diela eragiten zehazten du.

Eguneratze teilakatua

Kanpoko gakoen eremu guztiak eguneratzen ditu, dagokion lehen mailako gakoaren balioa aldatu bada (eguneratze teilakatuta).

Ezarri null

Dagokion lehen mailako gakoa aldatu bada, erabili aukera hau "IS NULL" balioa ezartzeko kanpoko gako-eremu guztiei. IS NULL adierazpenak eremua hutsik dagoela esan nahi du.

Ezarri lehenetsia

Dagokion lehen mailako gakoa aldatu bada, erabili aukera hau kanpoko gako-eremu guztiei balio lehenetsia ezartzeko. Dagokion taula sortzean, kanpoko gako-eremuen balio lehenetsia eremu-propietateak esleitzean definituko da.

Ezabatzeko aukerak

Hemen lehen mailako gako-eremu bat ezabatzean eragina izango duten aukerak hauta ditzakezu.

Ekintzarik ez

Aukera honek zehazten du lehen mailako gako bat ezabatzeak ez duela eraginik izango kanpoko gako-eremuetan.

Ezabatze teilakatua

Aukera honek adierazten du kanpoko gako-eremu denak ezabatuko direla dagokion lehen mailako gako-eremua ezabatzen bada.

warning

Lehen mailako gako-eremu bat Ezabatze teilakatua aukeraren bidez ezabatzen bada, kanpoko gakotzat gako hori duten beste tauletako erregistro guztiak ere ezabatuko dira. Kontu handiz erabili aukera hau, datu-baseko zati handia ezabatu baitaiteke!


Ezarri null

Dagokion lehen mailako gakoa ezabatzen bada, "IS NULL" balioa esleituko zaie kanpoko gako-eremu guztiei.

Ezarri lehenetsia

Dagokion lehen mailako gakoa ezabatzen bada, balio lehenetsia ezarriko zaie kanpoko gako-eremu guztiei.

Emaguzu laguntza!