Erlazioak

Komando honek Erlazio-diseinua leihoa irekitzen du datu-basearen taulen arteko erlazioak definitu ahal izateko.

Hemen uneko datu-baseko taulak estekatu ditzakezu datu-eremu arrunten bidez. Erlazioak sortzeko, Egin klik Erlazio berria ikonoan edo egin “arrastatu eta jaregin” sagua erabiliz.

Komando hau erabiltzeko...

Datu-baseen fitxategi-leihoan, aukeratu Tresnak - Erlazioak.


note

Funtzio hau erabilgarri egoteko, datu-base erlazional batekin egin behar da lan.


Tresnak - Erlazioak aukeratzean, leiho bat irekitzen da, eta hor, uneko datu-baseko taulen artean dauden erlazio guztiak erakusten dira. Oraindik erlaziorik zehaztu ez bada, edo datu-basearen beste taula batzuk erlazionatu nahi baldin badira, egin klik Gehitu taulak ikonoan. Gehitu taulak elkarrizketa-koadroa irekiko da, eta bertan nahi diren taulak hautatu daitezke.

Gehitu taula ikonoa

Taulak txertatu

note

Erlazio-diseinua leihoa irekita badago, hautatutako taulak ezin dira aldatu, ezta 'Taula-diseinua' moduan ere. Horrela, erlazioak sortzen ari diren momentuan taulak ez direla aldatzen ziurtatzen da.


Hautatutako taulak erlazioaren diseinu-ikuspegiaren goiko arean erakusten dira. Taularen leihoa laster-menuaren edo 'Delete' teklaren bidez itxi daiteke.

Aldatu taula lekuz eta aldatu bere tamaina

Hobespenen arabera, taulak tamainaz aldatu eta antolatu daitezke. Taulak lekuz aldatzeko, arrastatu goiko ertza nahi den kokalekura. Handitu edo txikitu taularen tamaina saguaren kurtsorea ertzean edo izkinan kokatuz, eta ondoren, arrastatu taula nahi den tamaina eman arte.

Lehen mailako gakoa eta kanpoko gakoak

Taulen arteko erlazio bat definitu nahi bada, lehen mailako gako bat sartu behar da. Gako horrek lehendik dagoen taularen datu-eremua modu unibokoan identifikatuko du. Lehen mailako gakoari beste taula batetik egin dakioke erreferentzia taula horretako datuak atzitzeko. Lehen mailako gako horri erreferentzia egiten dioten datu-eremu guztiak kanpoko gako gisa identifikatuko dira.

Lehen mailako gakoari dagozkion datu-eremu guztiak giltza txiki baten bidez identifikatuko dira taulan.

Erlazioak definitzea

Lehendik dauden erlazio guztiak erlazioen leihoetan erakusten dira marra baten bidez. Marra horrek lehen mailako gakoen eta kanpoko gakoen eremuak lotzen ditu. Erlazioak gehitzeko, arrastatu eta jaregin funtzioa erabili daiteke taula bateko eremua beste taulako eremuan jaregiteko. Erlazioa kentzeko, hautatu erlazio hori eta sakatu 'Delete' tekla.

Bestela, egin klik erlazio-eremuaren goiko areako Erlazio berria ikonoan eta definitu bi taulen arteko erlazioa Erlazioak elkarrizketa-koadroan.

Erlazio berria ikonoa

Erlazio berria

warning

Datu-base erlazionalaren interfaze gisa LibreOffice erabiltzen bada, LibreOffice aplikazioak ez ditu erlazioak tarteko memorian sortuko eta handik ezabatuko; zuzenean datu-basera pasako dira.


Lotura-marran klik bikoitza eginez, erlazioari propietate batzuk esleitu ahal zaizkio. Erlazioak elkarrizketa-koadroa irekiko da.

Emaguzu laguntza!