Taula-diseinua

Taula-diseinua leihoan taula berriak definitu daitezke eta lehendik dauden taulen egitura editatu daiteke.

Komando hau erabiltzeko...

Datu-baseen fitxategi-leihoan, egin klik Taulak ikonoan. Aukeratu Txertatu - Taula diseinua edo Editatu - Editatu.


Datu-iturburuen ikuspegi orokorra

Taula-diseinua

Leihoak menu-barra bat dauka. Komando berri hau ere badauka: Indize-diseinua

Taularen definizio-area

Area honetan taularen egitura definitzen da.

Eremu-izena

Datu-eremuaren izena zehazten du. Datu-baseen motorrak mugak ezar ditzake taula-izenaren luzerari eta izen horretan karaktere berezien eta zuriuneen erabilerari dagokienez.

Eremu mota

Eremu mota zehazten du. Eremu mota erabilgarriak datu-baseen motorraren arabera mugatuta egongo dira.

Deskribapena

Hautazko deskribapen bat zehazten du eremu bakoitzerako.

Errenkada-goiburukoek laster-menuko komando hauek dituzte:

Ebaki

Hautatutako errenkada arbelera ebakitzen du.

Kopiatu

Hautatutako errenkada arbelean kopiatzen du.

Itsatsi

Arbeleko edukia itsasten du.

Ezabatu

Hautatutako errenkada ezabatzen du.

Txertatu errenkadak

Errenkada huts bat uneko errenkadaren gainean txertatzen du, taula gorde ez bada. Taula dagoeneko gorde bada, errenkada hutsa taularen amaieran txertatzen du.

Lehen mailako gakoa

Komando hori markatuta badago, datu-eremua lehen mailako gakoa izango da. Komandoan klik eginda, eremua lehen mailako gako izatea aktibatzen/desaktibatzen da. Datu-iturburuak lehen mailako gakoak onartzen baditu bakarrik egongo da ikusgai komando hau.

Eremuaren propietateak

Unean hautatuta dagoen eremuaren propietateak definitzen ditu.

Luzera

Datu-eremuari dagokion datu-sarrerak izango duen karaktere kopuru maximoa zehazten du, zuriuneak eta karaktere bereziak barne.

Dezimalak

Dezimalen kopurua zehazten du zenbakizko eremuentzat edo dezimal-eremuentzat.

Balio lehenetsia

Datu-erregistro berrietako balio lehenetsia zehazten du.

Formatu-adibidea

Eremuaren formatu-kodearen lagin bat bistaratzen du, hura balio lehenetsiari aplikatuta. Hautatu formatu-kodea Formatu-eremua botoia erabilita.

Formatu-eremua

Botoi honek Formatu-eremua elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Laguntza-area

Datu-basearen diseinatzaileak eremu horretarako definitu duen laguntza-katea edo aholkua bistaratzen du.

Emaguzu laguntza!