LibreOffice 24.8 laguntza
Taula-edukiontziaren laster-menuak datu-baseen tauletan erabili daitezkeen funtzioak eskaintzen ditu. Taula jakin bat datu-basearen barnean editatzeko, hautatu taula eta ireki haren laster-menua.
Testuinguruaren arabera, baliteke uneko datu-basearentzako funtzio guztiak ez agertzea laster-menuan. Adibidez, hainbat taularen arteko erlazioa zehazteko Erlazioak komandoa datu-base erlazionaletan soilik dago erabilgarri.
Datu-basearen sistemaren arabera, ondorengo sarrerak agertuko dira laster-menuetan:
Taula bat irekita badago, hainbat funtzio egongo dira erabilgarri datuak editatzeko.