Taula-datuen edizio moduan, datuak erregistroen errenkada gisa ikusi daitezke, datuak iragazteko eta ordenatzeko aukerarekin. Modu horretan, erregistro berriak sartu daitezke, haiek aldatu daitezke, eta lehendik daudenak ezabatu daitezke.
LibreOffice laguntzan, ondorengo gaiei buruzko informazio zabalagoa aurkituko duzu:
Taula-edukiontziaren laster-menuak datu-baseen tauletan erabili daitezkeen funtzioak eskaintzen ditu. Taula jakin bat datu-basearen barnean editatzeko, hautatu taula eta ireki haren laster-menua.