Kontsultak

"Kontsulta" bat taula baten bista berezi bat da. Kontsulta batek erregistro hautatuak edo erregistroetan hautatutako eremuak bistaratu ditzake; erregistro horiek ordenatu ere egin ditzake. Kontsulta bat taula batean edo taula anitzetan aplikatu daiteke, taulak datu-eremu komunekin estekatuta badaude.

Komando hau erabiltzeko...

Datu-baseen fitxategi-leihoan, egin klik Kontsultak ikonoan.


Erabili kontsultak datu-taulateko erregistroak bilatzeko irizpide jakin batzuk erabilita. Datu-base baterako sortutako kontsulta guztiak Kontsultak sarreran zerrendatzen dira. Sarrera horrek datu-basearen kontsultak dituenez, "kontsulta-edukiontzia" ere deitzen zaio.

Kontsultak inprimatzea

Kontsulta edo taula bat inprimatzeko:

  1. Ireki testu-dokumentu bat (edo kalkulu-orri bat, dokumentu mota horren inprimatze-funtzio bereziak nahiago badituzu).

  2. Ireki datu-basearen fitxategia eta egin klik 'Taula' ikonoan taula bat inprimatu nahi baduzu, edo 'Kontsulta' ikonoan kontsulta bat inprimatu nahi baduzu.

  3. Arrastatu taularen edo kontsultaren izena irekitako testu-dokumentura edo kalkulu-orrira. Txertatu datu-basearen zutabeak elkarrizketa-koadroa irekiko da.

  4. Erabaki zein zutabe = datu-eremu sartu nahi duzun. Autoformatua botoian ere egin dezakezu klik, eta hautatu dagokion formatu mota. Itxi elkarrizketa-koadroa.

    Kontsulta edo taula dokumentuan txertatuko da.

  5. Inprimatu dokumentua Fitxategia - Inprimatu bidez.

tip

Halaber, honako hau ere egin daiteke: datu-iturburuaren ikuspegia ireki (Ctrl+⇧+F4), datu-baseko taula osoa hautatu (egin klik taularen goiko ezkerreko botoian) eta hautapena testu-dokumentura edo kalkulu-orrira arrastatu.


Datuak ordenatzea eta iragaztea

Kontsulta-taula bateko datuak ordenatzea eta iragaztea ahalbidetzen du.

Kontsulta-diseinua

Kontsultaren diseinuarekin kontsulta edo bista bat sortu daiteke.

Kontsulta-diseinuaren barra

SQL kontsulta bat sortu edo editatzean, Kontsulta-diseinua barrako ikonoak erabil ditzakezu datuen bistaratzea kontrolatzeko.

Kontsulta taula anitzetan

Kontsultaren emaitzak taula baten baino gehiagoren datuak izan ditzake, taulak elkarri estekatuta badaude datu-eremu egokiekin.

Kontsulta-irizpideak formulatzea

Kontsultak egiteko iragazki-baldintzak formulatzeko zein eragile eta komando erabil daitezkeen aurkituko duzu hemen.

Funtzioak exekutatzea

Taula baten datuekin kalkuluak egin daitezke eta emaitzak kontsulta-emaitza gisa gorde daitezke.

Emaguzu laguntza!