LibreOffice 24.8 laguntza
Datuak aurkezteko erabiltzen dira diagramak, errazago bistaratzeko.
Diagrama bat sor dezakezu datu-iturburutik Calc kalkulu-orri batean edo Writerreko taula batean. Diagrama datuen dokumentu berean txertatuta dagoenean, datuei estekatuta egoten da, eta, beraz, diagrama automatikoki eguneratzen da datu-iturburua aldatzen duzunean.
Hainbat motatako 3D eta 2D diagramak erabil ditzakezu: barra-diagramak, marra-diagramak eta kotizazio-diagramak. Diagrama motak alda ditzakezu saguan klik gutxi batzuk eginez.
Diagramako elementu indibidualak pertsonaliza ditzakezu: ardatzak, datu-etiketak eta legendak. Horretarako, egin klik diagraman eskuineko botoiarekin, edo erabili tresna-barrako ikonoak eta menuko komandoak.