LibreOffice 24.8 laguntza
Formatuen barra erakusten da diagrama bat editatzeko moduan ezartzen denean. Egin klik bikoitza diagrama batean, editatzeko modua sartzeko. Egin klik diagramatik kanpo, edizio-modutik irteteko.
Diagrama baten formatua editatu dezakezu, 'Formatua' barrako kontrolak eta ikonoak erabiliz.
Hautatu formateatu nahi duzun diagramako elementua. Elementua diagramaren aurrebistan hautatuta gelditzen da. Egin klik hautapenari formatua emateko botoian,hautatutako elementuaren propietateen elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
Hautatutako elementuaren propietateen elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Diagrama mota elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Datu-taularen elkarrizketa-koadroa irekitzen du, digrama-datuak editatzeko.
Formatuen barrako sareta horizontala ikonoak Y ardatzaren sareta bistaratzea aktibatzen du.
Legenda bat erakusteko edo ezkutatzeko, egin klik 'Formatua' barrako 'Aktibatu/desaktibatu legenda' aginduan.
Diagramako testua berreskalatzen du diagramaren tamaina aldatzen duzunean.
Diagrama-objektu guztiak kokagune lehenetsira eramaten ditu. Objektuen kokagunea bakarrik aldatzen du; fitxategi mota edo bestelako atributurik ez du aldatzen.