'Kotizazioa' diagrama mota

Diagramen morroiaren lehen orrian diagrama mota bat aukeratu dezakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Diagrama...

Icon

Txertatu diagrama


Kotizazioa

Irekierako prezioak, gutxieneko prezioak, gehieneko prezioak eta itxierako prezioak zehaztutako merkatu-joera irudikatzen dute kotizazio-diagramek. Transakzioaren bolumena ere erakuts daiteke.

Kotizazio-diagrama batean datu-seriearen ordena garrantzitsua da. Datuak beheko adibidezko taulan erakusten den bezala antolatu beharko lirateke.

A

B

C

D

E

F

1

Transakzioaren bolumena

Irekierako prezioa

Baxua (gutxieneko prezioa)

Altua (gehieneko prezioa)

Itxierako prezioa

2

Astelehena

2500

20

15

25

17

3

Asteartea

3500

32

22

37

30

4

Asteazkena

1000

15

15

17

17

5

Osteguna

2200

40

30

47

35

6

Ostirala

4600

27

20

32

31


Errenkada bateko irekierako eta itxierako balioek eta balio baxu eta altuek datu-unitate bat osatzen dute diagraman. Akzio-prezioen datu-serie bat datu-unitate horiek dituzten zenbait errenkadez osatuta dago. Transakzioaren bolumena duen zutabeak hautazko bigarren datu-serie bat osatzen du.

Aukeratutako aldaeraren arabera, baliteke zutabe guztiak behar ez izatea.

Kotizazio-diagramen aldaerak

Aukeratu Kotizazioa diagrama mota diagrama-morroiaren lehen orrialdean. Ondoren, hautatu lau motetako bat.

1. mota

Zutabe baxu eta altuan oinarrituta, 1. motak gutxieneko prezioaren (baxua) eta gehieneko prezioaren (altua) arteko distantzia erakusten du marra bertikal batekin.

Zutabe baxu, altu eta itxierako zutabean oinarrituta, 1. motak marka horizontal gehigarria erakusten du itxierako preziorako.

2. mota

Irekierako zutabean, zutabe baxu eta altuan eta itxierako zutabean oinarrituta, 2. motak "kandela" motako diagrama tradizionala sortzen du. 2. motakoak beheko eta goiko prezioen artean marrazten du marra bertikala, eta laukizuzen bat gehitzen du aurrean, eta horrela irekierako eta itxierako prezioaren arteko barrutia bistaratzen du. Laukizuzenean klik eginez gero, informazio gehiago erakutsiko da egoera-barran. LibreOffice aplikazioak betegarri-kolore desberdinak erabiltzen ditu goranzko balioetarako (irekierako prezioa itxierako prezioa baino baxuagoa da) eta beheranzko balioetarako.

3. mota

Bolumenean eta zutabe baxu, altu eta itxierako zutabean oinarrituta, 3. motako diagramak 1. motako diagramaren antzekoa marrazten du, transakzio-bolumenaren zutabe gehigarriekin.

4. mota

Bost datu-zutabetan (bolumena, zutabe baxu, altu eta irekierako eta itxierako zutabeetan) oinarrituta, 4. motak 2. motako diagrama bat eta transakzio-bolumenerako zutabe-diagrama bat konbinatzen ditu.

Transakzioaren bolumena neurtzeko "unitateak" izan daitezkeenez, bigarren Y ardatz bat sartzen du 3. motako eta 4. motako diagrametan. Prezioen ardatza eskuinaldean erakusten da eta bolumenaren ardatza ezkerraldean.

Transakzioaren bolumena neurtzeko modua "unitateak" izan daitezkeenez, bigarren Y ardatz bat sartzen du 3. motako eta 4. motako diagrametan. Prezioaren ardatza eskuinaldean erakusten da eta bolumenaren ardatza ezkerraldean.

Beren datuetan oinarritutako diagramak

Datu propioak dituen diagrama bateko datu-serieak aldatzeko, aukeratu Diagramaren datu-taula Ikusi menuan edo diagramaren laster-menuan edizio moduan.

Kapsulatutako diagrama-datuen taula batean, datu-serieak zutabetan antolatuta daude beti.

Kotizazio-diagrama berri bat nahi izanez gero, erabili zutabe-diagrama bat lehenengo. Gehitu behar dituzun zutabeak eta sartu zure datuak adibidean erakutsitako ordenaren arabera, nahi duzun aldaerarako behar ez diren zutabeak alde batera utziz. Erabili Mugitu serieak eskuinera zutabeen ordena aldatzeko. Itxi diagrama-datuen taula. Orain erabili Diagrama mota elkarrizketa-koadroa kotizazio-diagramaren aldaera aldatzeko.

Kotizazio-diagrama bat badaukazu jada eta aldaera aldatu nahi baduzu, aldatu lehen diagrama mota zutabe-diagramara, gehitu edo kendu zutabeak, aldaerari egokitzeko, eta jarri berriz kotizazio-diagrama gisa.

Ez idatzi datu-serie baten izena errenkada batean. Idatzi izena rol-izenaren gaineko eremuan.

Errenkaden ordenak zehazten du kategoriak diagraman nola dauden antolatuta. Erabili 'Mugitu errenkada behera' ordena aldatzeko.

Calc edo Writer tauletan oinarritutako diagramak

Datu-barruti bat aukeratu edo aldatu dezakezu diagramen morroiko bigarren orrian edo Datu-barrutia elkarrizketa-koadroan. Aukerak hobeto doitzeko, erabili Datu-serieak elkarrizketa-koadroa.

Datu-barruti bat zehazteko, egin ondoko ekintzetako bat:

  1. Sartu datu-barrutia testu-koadroan.

    Calc aplikazioan, datu-barruti bat da, adibidez, "$Orria1.$B$3:$B$14". Kontuan izan datu-barruti batek kalulu-orriko eskualde bat baino gehiago har dezakeela, adibidez "$Orria1.A1:A5;$Orria1.D1:D5" ere baliozko datu-barruti bat da. Writer aplikazioan, datu-barruti bat izan daiteke, adibidez, "Taula1.A1:E4".

    Sintaxia zuzena ez den bitartean, LibreOffice(e)k gorriz azalduko du testua.

  1. Calc-en, egin klik Hautatu datu-barrutia aukeran, elkarrizketa-koadroa ikonotzeko, eta gero arrastatu, datu-barrutia hautatzeko. Sagua askatutakoan, datuak sartuta egongo dira. Egin klik Hautatu datu-barrutia aukeran berriro, datu-barruti bat gehitzeko. Ikonotutako elkarrizketa-koadroko sarrera-eremuan, egin klik sarreraren ondoren, eta jarri puntu eta koma. Gero arrastatu hurrengo barrutia hautatzeko.

Egin klik errenkada edo zutabeetako datu-serietarako aukera batean.

Zure kotizazio-diagramaren datuak "zutabeetan" daude, errenkada bateko informazioa "kandela" berekoa bada.

Tauletan oinarritutako kotizazio-diagrametako datu-barrutiak fintzea

Datu-serieak antolatu eta datu-serie bakarretako zati batzuetarako iturburua editatu dezakezu, diagramen morroiko hirugarren orrira edo Datu-barrutia elkarrizketa-koadroko Datu-serieak orrira joanda.

Antolatu datu-serieak

Elkarrizketa-koadroaren ezkerraldean dagoen Datu-serieak arean, benetako diagramaren datu-seriea antola dezakezu. Kotizazio-diagrama batek prezioak dituen datu-serie bat dauka gutxienez. Posible da bigarren datu-serie bat ere edukitzea transakzioaren bolumenerako.

Prezioko datu-serie bat baino gehiago badaukazu, erabili gora eta behera gezien botoiak horiek ordenatzeko. Ordenak diagramaren antolamendua zehazten du. Egin gauza bera bolumeneko datu-serieekin. Ezin dituzu prezio eta bolumeneko datu-serieak aldatu.

Datu-serie bat kentzeko, hautatu datu-seriea zerrendan eta egin klik Kendu botoian.

Datu-serie bat gehitzeko, hautatu dauden datu-serietako bat eta egin klik Gehitu botoian. Hautatutako sarreraren azpian mota bereko sarrera huts bat emango zaizu. Prezioko datu-serierik edo bolumeneko datu-serierik ez badaukazu, lehenik barruti bat hautatu behar duzu serie horietarako Datu-barrutia elkarrizketa-koadroan.

Datu-barrutiak ezartzea

Datu-barrutiak elkarrizketa-koadroan, hautatutako datu-serieko osagai bakoitzaren datu-barrutia ezarri edo alda dezakezu.

Goiko zerrendan osagaien rol-izena eta uneko balioak ikus ditzakezu. Rol bat hautatzen duzunean, balioa alda dezakezu zerrendaren azpiko testu-koadroan. Etiketak hautatu den rola erakusten du.

Sartu barrutia testu-koadroan edo egin klik Hautatutako datu-barrutiak aukeran, elkarrizketa-koadroa ikonotzeko, eta hautatu barrutia saguarekin.

Hautatu irekierako balioak, itxierako balioak, balio altuak eta balio baxuak. Zehaztu bakarrik kotizazio-diagramaren aukeratutako aldaerarako behar dituzun roletarako barrutiak. Barrutiek ez dute taulan elkarren segidan egon behar.

Legenda

Legendak lehen errenkadaren edo zutabearen etiketak, edo Datu-serieak elkarrizketa-koadroan ezarri duzun barruti berezikoak, bistaratzen ditu. Zure diagramak ez badu etiketarik, legendak "Errenkada 1, Errenkada 2, ..." edo "Zutabea A, Zutabea B, ..." moduko testua bistaratuko du, diagramako datuen errenkada-zenbakiaren edo zutabe-letraren arabera.

Legendak Datu-barrutia elkarrizketa-koadroan Izenerako barrutia eremuan sartu zenuen barrutiaren balioa erakusten du. Lehenetsitako sarrera itxierako prezioaren zutabeko zutabe-goiburukoa da.

Hautatu kokagune-aukeretako bat. Diagrama amaituta dagoenean, beste kokagune batzuk zehaztu ditzakezu 'Formatua' menua erabiliz.

Emaguzu laguntza!