Marra leunaren propietateak

Marrak bistaratzen dituen diagrama batean (marra mota edo XY mota), kurbak erakustea aukera dezakezu marra zuzenen ordez. Aukera batzuek kurba horien propietateak kontrolatzen dituzte.

Komando hau erabiltzeko...

Marrak bistaratzen dituen 'Marra' edo 'XY' diagrama bateko 'Diagrama mota' elkarrizketa-koadroan, hautatu 'Mailakatua' aukera 'Marra mota' goitibeherako koadroan, eta gero sakatu 'Propietateak' botoia.


Sakatu ⇧+F1 eta kokatu kontrol baten gainean, hari buruz gehiago ikasteko.

Aldatu marraren propietateak

  1. Hautatu Spline kubikoa edo B-Spline

    Honakoak, kurben bistaratzean eragina duten eredu matematikoak dira. Kurbak sortzeko, polinomio-segmentuak elkarrekin lotzen dira.

  2. Nahi izanez gero ezarri bereizmena. Balio handiago batek marra leunago batera eramaten du.

  3. B-spline marretarako, aukeran ezarri polinomioen gradua.

Emaguzu laguntza!