LibreOffice 24.8 laguntza
Diagramaren zorua elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta bertan diagrama-zoruaren propietateak aldatu ahal izango dituzu. 3Dko diagrametako beheko area da diagrama-zorua. Horrenbestez, 3Dko diagrametan bakarrik erabil daiteke funtzio hau.
Komando hau erabiltzeko...
Aukeratu Formatua - Diagramaren zorua (diagramak)
Ezarri hautatutako marraren formatu-aukerak edo marraztu nahi duzun marra. Marra batean gezi-puntak ere gehi daitezke edo diagramak alda daitezke.
Ezarri hautatutako marrazki-objektuaren edo dokumentu-elementuaren betegarriaren aukerak.
Ezarri hautatutako objektuan aplikatu duzun betegarriaren gardentasun-aukerak.
Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.
Emaguzu laguntza!