LibreOffice 24.8 laguntza
Ardatzaren kokagunea kontrolatzen du.
Hautatu gainerako ardatzak non gurutzatuko diren: hasieran, amaieran, balio jakin batean edo kategoria batean.
Ardatza lehen/azken hautamarkan kokatuta dagoela zehazten du. Horrela, datu-puntuen irudikapen bisuala balio-ardatzean hasiko/amaituko da.
Ardatza hautamarken artean kokatuta dagoela zehazten du. Horrela, datu-puntuen irudikapen bisuala balio-ardatzetik distantzia batera hasiko/amaituko da.
Hautatu etiketak non kokatuko diren: ardatzetik hurbil, ardatzetik hurbil (beste aldea), kanpoko hasieran, edo kanpoko amaieran.
Markak ardatzaren barrualdean edo kanpoaldean jarri behar diren zehazten da. Biak konbinatzeko aukera dago: orduan markak bi aldeetan ikusiko dituzu.
Markak ardatzaren barrualdean ipiniko direla zehazten du.
Markak ardatzaren kanpoaldean ipiniko direla zehazten du.
Ardatz-marken arteko bigarren mailako markak definitzeko erabiltzen da area hau. Bi eremuak aktibatzeko aukera dago: horrela, marra markatzailea kanpoaldetik barrualdera joango da.
Bitarte-marka lagungarriak ardatzaren barrualdean ipiniko direla zehazten du.
Bitarte-marka lagungarriak ardatzaren kanpoaldean ipiniko direla zehazten du.
Hautatu markak non kokatuko diren: etiketetan, ardatzetan, edo ardatzetan eta etiketetan.