Legenda

Legendaren ertza, area eta karaktere-atributuak definitzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Hautatu Formatua - Legenda, edo Formatua - Eman formatua hautaketari - Legenda (diagramak)


Marra

Ezarri hautatutako marraren formatu-aukerak edo marraztu nahi duzun marra. Marra batean gezi-puntak ere gehi daitezke edo diagramak alda daitezke.

Area (Background, Highlighting)

Ezarri hautatutako marrazki-objektuaren edo dokumentu-elementuaren betegarriaren aukerak.

Gardentasuna

Ezarri hautatutako objektuan aplikatu duzun betegarriaren gardentasun-aukerak.

Zehaztu aplikatu nahi duzun formatua eta letra-tipoa.

Erakutsi

Legenda elkarrizketa-koadroa irekitzen du, diagramako legenden kokapena aldatzeko eta legenda bistaratuko den ala ez zehazteko erabil daitekeena.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Emaguzu laguntza!