Datu-serieak

Hautatutako datu-seriearen propietateak aldatzeko erabili hau. Elkarrizketa-koadro hau datu-serie bat hautatuta Formatua- Hautaketaren formatua aukeratzen duzunean agertzen da. Menuko sarrera batzuk 2D ala 3D grafikoetan besterik ez daude erabilgarri.

note

Aldaketek data-errenkada guztian izango dute eragina. Esate baterako, kolorea aldatzen baduzu, data-errenkada horretako elementu guztien kolorea aldatuko da.


Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Formatua eman hautapenari - Datu-serieak elkarrizketa-koadroa (Diagramak)


Marra

Ezarri hautatutako marraren formatu-aukerak edo marraztu nahi duzun marra. Marra batean gezi-puntak ere gehi daitezke edo diagramak alda daitezke.

Area (Background, Highlighting)

Ezarri hautatutako marrazki-objektuaren edo dokumentu-elementuaren betegarriaren aukerak.

Gardentasuna

Ezarri hautatutako objektuan aplikatu duzun betegarriaren gardentasun-aukerak.

Zehaztu aplikatu nahi duzun formatua eta letra-tipoa.

Datu-etiketak

Datu-etiketak elkarrizketa-koadroa irekitzen du, datu-etiketak ezartzea ahalbidetzen duena.

Y errore-barrak

Erabili X edo Y errore-barrak elkarrizketa-koadroa 2D diagramen errore-barrak bistaratzeko.

Aukerak

Erabili elkarrizketa-koadro hau digrama mota espezifikoetarako erabilgarriak diren aukera batzuk zehazteko. Aukeren elkarrizketa-koadroaren edukiak diagrama motaren arabera aldatzen dira.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Emaguzu laguntza!