LibreOffice 24.8 laguntza
Elkarrizketa-koadro honekin hautatutako datu-puntuaren propietateak alda ditzakezu. Formatua – Formatua eman hautapenari aukeratzen duzunean eta datu-puntu bakar bat hautatuta dagoenean azaltzen da elkarrizketa-koadro hau. Menuko sarrera batzuk 2D edo 3D diagrametan soilik egongo dira erabilgarri.
Aldaketek datu-puntu horretan bakarrik izango dute eragina. Esate baterako, barra baten kolorea editatzen baduzu, barra horri bakarrik aldatuko zaio kolorea.