Eman formatua hautapenari

Hautatutako objektuari formatua ematen dio. Hautatutako objektuaren arabera, komandoak irekitzen dituen elkarrizketa-koadroak Formatua menuko honako komandoak aukeratuta ere ireki daitezke:

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Formatua eman hautapenari (diagramak)


Diagramaren horma

Diagramaren horma elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta bertan diagrama-hormaren propietateak aldatu ahal izango dituzu. Diagramaren atzeko plano "bertikala" (datu-arearen atzean dagoena) da diagrama-horma.

Diagramaren area

Diagramaren area elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta bertan diagrama-arearen propietateak aldatu ahal izango dituzu. Diagramaren atzeko planoa (elementu guztien atzean dagoena) da diagramaren area.

Diagramaren zorua

Diagramaren zorua elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta bertan diagrama-zoruaren propietateak aldatu ahal izango dituzu. 3Dko diagrametako beheko area da diagrama-zorua. Horrenbestez, 3Dko diagrametan bakarrik erabil daiteke funtzio hau.

Titulua

Hautatutako tituluaren propietateak aldatzen ditu.

Legenda

Legendaren ertza, area eta karaktere-atributuak definitzen ditu.

X ardatza

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, hautatutako ardatzaren propietateak editatzeko.

Y ardatza

Y ardatza elkarrizketa-koadroa irekitzen du Y ardatzaren propietateak aldatzeko.

Sareta

Sareta elkarrizketa-koadroa irekitzen du, saretaren propietateak definitzeko.

Datu-puntua

Elkarrizketa-koadro honekin hautatutako datu-puntuaren propietateak alda ditzakezu. Formatua – Formatua eman hautapenari aukeratzen duzunean eta datu-puntu bakar bat hautatuta dagoenean azaltzen da elkarrizketa-koadro hau. Menuko sarrera batzuk 2D edo 3D diagrametan soilik egongo dira erabilgarri.

Datu-serieak

Hautatutako datu-seriearen propietateak aldatzeko erabili hau. Elkarrizketa-koadro hau datu-serie bat hautatuta Formatua- Hautaketaren formatua aukeratzen duzunean agertzen da. Menuko sarrera batzuk 2D ala 3D grafikoetan besterik ez daude erabilgarri.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Emaguzu laguntza!