LibreOffice 24.8 laguntza
Erabili elkarrizketa-koadro hau digrama mota espezifikoetarako erabilgarriak diren aukera batzuk zehazteko. Aukeren elkarrizketa-koadroaren edukiak diagrama motaren arabera aldatzen dira.
Eremu honetan, Y ardatzaren bi eskalatze-modu dituzu aukeran. Ardatz bakoitzari bere aldetik ezarri behar zaizkio eskala eta propietateak.
Lehenetsi moduan aktibatzen da aukera hau. Datu-errenkada guztiak Y ardatz nagusian lerrokatzen dira.
Y ardatzaren eskala aldatzen du. Ardatz hau ikusi ahal izateko, datu-serie bat esleitu behar zaio eta ardatz-ikuspegiak aktibatuta egon behar du.
Barra-diagramaren ezarpenak definitzen dira area honetan. Aldaketa guztiak datu-serie osoari aplikatuko zaizkio, eta ez hautatutako datuei bakarrik.
Zutabeen arteko tartea definitzen du ehunekotan. Gehieneko tartea %Â 600 da.
Datu-seriea teilakatzeko behar diren ezarpenak definitzen ditu. -%Â 100 eta +100 artean aukera dezakezu.
Zutabe "pilatuen" eta "ehuneko" zutabeen (barra bertikala) diagrametan, egin klik kontrol-lauki honetan, zutabe-geruzak elkarrekin lotzeko marra bidez.
Barra-diagrama batean bi ardatz erakusten badira, eta datu-serie batzuk lehen ardatzari eta beste datu-serie batzuk bigarren ardatzari eransten bazaizkio, orduan, bi datu-serie multzoak independenteki erakusten dira, elkarri teilakatuz.
Emaitza gisa, lehen Y ardatzari erantsitako barrak bigarren Y ardatzari erantsitako barrekin estalita geratuko dira, zati batean edo osorik. Hori eragozteko, gaitu barrak elkarren alboan bistaratzeko aukera. Datu-serie desberdinetako barrak, ardatz bakar bati erantsita egongo bailiran ikusiko dira.
Tarta- eta eraztun-diagrametan erabilgarri. Tarta-diagrama baten zatiak ordenatuko diren noranzko lehenetsia erloju-orratzen noranzkoaren kontra da. Gaitu Erloju-orratzen noranzkoa kontrol-laukia zatiak beste noranzkoan marrazteko.
Arrastatu puntu txikia zirkuluan zehar, edo egin klik zirkuluko edozein tokitan, zirkulu- edo eraztun-diagramaren hasierako angelua ezartzeko. Hasierako angelua lehen pieza marraztuko den angelu matematikoaren kokapena da. 90 graduko balioak lehen pieza eguerdiko orratz-kokapenean marraztuko du. 0 graduko balioak arratsaldeko hiruretako orratz-kokapenean marraztuko du.
Softwarearen bertsio zaharragoekin sortutako 3D tarta- eta eraztun-diagrametan, hasteko angelua 0 gradukoa da, 90ekoa izan ordez. 2D diagrama zahar eta berrietan, hasteko angelu lehenetsia 90 gradukoa da.
Hasteko angelua edo noranzkoa aldatzen baduzu, softwarearen uneko bertsioek bakarrik erakutsiko dituzte aldatutako balioak. Softwarearen bertsio zaharragoek dokumentu bera bistaratzen dute balio lehenetsiak erabiliz: Beti erloju-orratzen alderantzizko noranzkoa eta 90 graduko (2D tarta-diagrametan) edo 0 graduko (3D tarta-diagrametan) hasteko balioak.
Sartu hasierako angelua, 0 eta 359 graduen artekoa. Gezietan klik egin dezakezu bistaratutako balioa aldatzeko.
Batzuetan balioak falta dira diagrama batek erakutsitako datu-serie batean. Zenbait aukera hauta ditzakezu, falta diren balioak irudikatzeko. Aukerak diagrama mota batzuetan bakarrik erabil daitezke.
Falta diren balioetarako, ez da daturik erakutsiko. Aukera hori da lehenetsia 'Zutabea', 'Barra', 'Marra' eta 'Sarea' diagrama motetarako.
Falta diren balioetarako, Y balioa zero gisa erakutsiko da. Aukera hori da lehenetsia 'Area' diagrama motetarako.
Falta diren balioetarako, balio auzokideetatik egindako interpolazioa erakutsiko da. Aukera hori da lehenetsia 'XY' diagrama motetarako.
Markatu iturburuko gelaxka-barrutian ezkutuan dauden gelaxketako balioak ere erakusteko.
Ez erakutsi hautatutako datu-seriearen edo datu-puntuaren legenda-sarrera.