Ardatzak
Diagraman bistaratuko diren ardatzak zehazten ditu.
Ardatz nagusia
X ardatza
X ardatza erakusten du azpizatiketak dituen marra bat gisa.
Y ardatza
Y ardatza erakusten du azpizatiketak dituen marra bat gisa.
Z ardatza
Z ardatza bistaratzen du. 3D diagrametan bakarrik bistaratu daiteke ardatz hori.
Bigarren mailako ardatza
Erabili area hau, bigarren mailako ardatza esleitzeko diagramari. Dagoeneko, datu-errenkada bat esleitu bazaio ardatzari, LibreOffice(e)k automatikoki bistaratuko du ardatza eta etiketa. Gero, ezarpen hauek desaktiba ditzakezu. Ez bazaio daturik esleitu ardatz honi eta area hau aktibatzen baduzu, Y ardatz nagusiko balioak aplikatuko zaizkio bigarren ardatzari.
X ardatza
Bigarren mailako X ardatz bat erakusten du diagraman.
Y ardatza
Bigarren mailako Y ardatz bat erakusten du diagraman.
Ardatz nagusiak eta bigarren mailakoak eskala desberdinak izan ditzakete. Esate baterako, ardatz batek 5 cm-ko eskala izan dezake eta besteak 4 cm-koa.