LibreOffice 24.8 laguntza
Datu-etiketak elkarrizketa-koadroa irekitzen du, datu-etiketak ezartzea ahalbidetzen duena.
Datu-serie bateko elementu bat hautatzen bada, komando honek datu-serie horretan bakarrik funtzionatuko du. Elementurik hautatzen ez bada, komando honek datu-serie guztietan funtzionatuko du.
Datu-puntuen balio absolutuak bistaratzen ditu.
Zenbaki-formatua hautatzea ahalbidetzen duen elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.
Zutabe bakoitzeko datu-puntuen ehunekoa bistaratzen du.
Ehunekoen formatua hautatzea ahalbidetzen duen elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.
Datu-puntuen testu-etiketak erakusten ditu.
Datu-puntuen etiketa bakoitzaren ondoko legenda-ikonoak bistaratzen ditu.
Objektu bereko testu-kate anitzen arteko bereizlea hautatzen du.
Datu-etiketak, objektuekiko, non kokatuko diren hautatzen du.
Zehaztu testuaren noranzkoa testu-diseinu konplexua (CTL) erabiltzen duten paragrafoetarako. Eginbide hau erabilgarri egoteko, beharrezkoa da testu-diseinu konplexua gaituta egotea.
Sakatu disko-markagailuan, datu-etiketen testu-orientazioa ezartzeko.
Sartu datu-etiketek izango duten biratze-angelua, erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan.