Tituluak

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du diagrama bateko tituluak sartu edo aldatzeko. Titulu nagusiaren, azpitituluaren eta ardatz-etiketen testua definitu daiteke, eta erakutsiko diren ala ez zehaztu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Tituluak(DIagramak)


Titulua

Sartu diagramari eman nahi diozun titulua. Diagramaren goialdean bistaratuko da.

Azpititulua

Sartu diagramari eman nahi diozun azpititulua. Titulua eremuan ezarritako tituluaren azpian bistaratuko da.

Ardatzak

X ardatza

Sartu diagramaren X ardatzaren izenburua.

Y ardatza

Sartu diagramaren Y ardatzaren izenburua.

Z ardatza

Sartu diagramaren Z ardatzaren izenburua. Aukera hau 3D diagrametan soilik dago erabilgarri.

Bigarren mailako ardatzak

X ardatza

Sartu diagramaren X ardatzaren bigarren mailako izenburua. X ardatzaren izenburuaren aurkako aldean agertuko da.

Y ardatza

Sartu diagramaren Y ardatzaren bigarren mailako izenburua. Y ardatzaren izenburuaren aurkako aldean agertuko da.

Emaguzu laguntza!