LibreOffice 24.8 laguntza
LibreOffice Calc kalkulu-orrien aplikazio bat da, kalkuluak eta analisiak egiteko eta datuak kudeatzeko erabil dezakezu. Gainera, Microsoft Excel kalkulu-orriak inportatzeko eta aldatzeko ere balio du.
LibreOffice Calc-ek funtzioak dauzka, estatistika eta banku-jarduerako funtzioak besteak beste, eta funtzio horiekin formulak sor ditzakezu datuekin kalkulu konplexuak egiteko.
Formulak sortzeko laguntza nahi baduzu, erabili Funtzioen morroia.
Hainbat faktorez osatutako kalkuluetan, faktore batean egindako aldaketen eraginak berehala ikusteko aukera ematen du. Adibidez, mailegu-kalkulu batean epealdia aldatzeak interes-tasetan edo amortizatu beharreko kopuruetan zein eragin duen ikus dezakezu. Gainera, taula handiagoak erabil ditzakezu aurretik definitutako agertokien bidez.
Datuak antola, biltegira eta iragaz ditzakezu kalkulu-orrietan.
LibreOffice Calc aplikaziora datu-baseetako taulak arrasta eta jaregin ditzakezu, edo LibreOffice Writerreko gutun-inprimakiak sortzeko datu-iturburu gisa erabil dezakezu kalkulu-orri bat.
Klik gutxi batzuekin kalkulu-orria berrantola dezakezu hainbat datu-barruti erakutsi edo ezkutatzeko, barrutiak ezaugarri berezien arabera formateatzeko, edo subtotalak eta totalak bizkor kalkulatzeko.
LibreOffice Calc-en kalkulu-orrietako datuak taula dinamikoetan aurkez ditzakezu, taula horiek automatikoki eguneratzen dira datuak aldatzen direnean.
Excel fitxategiak bihurtzeko, edo bestelako hainbat formatutako fitxategiak irekitzeko nahiz gordetzeko erabil ditzakezu LibreOffice iragazkiak.