LibreOffice 7.5 laguntza
Normalean erabiltzen diren komandoak atzi ditzakezu Tresna-barratik.
Egin klik ikonoaren alboko gezian, eta Txertatu tresna-barra irekiko da. Grafikoak eta karaktere bereziak gehitu ahal izango dituzu uneko orrian.
Egin klik ikonoaren alboko gezian, eta Txertatu gelaxkak tresna-barra irekiko da. Gelaxkak, errenkadak eta zutabeak gehitu ahal izango dituzu uneko orrian.
Inprimaki-kontrolak tresna-barrak edo azpimenuak inprimaki dinamikoak sortzeko behar diren tresnak ditu.
Hautatutako orri-barrutiari Autoformatua aplikatzeko edo zuk zeuk sortutako Autoformatuak definitzeko, erabili komando hau.
Automatikoki iragazten du hautatutako gelaxka-barrutia, eta errenkada bateko zerrenda-koadro bat sortzen du, zein elementu bistaratu nahi dituzun aukeratzeko.
LibreOffice Calc dokumentuetan eta LibreOffice Writer dokumentuen eremu eta tauletan aurkitutako diru kopuruak euro bihurtzen ditu.
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, hautatutako arearentzako edo formula-adierazpen baterako izena zehazteko.