LibreOffice 24.8 laguntza
Orri batean irudi bat txertatzean edo hautatzean bistaratzen da Irudia barra.
Irudia barrako ikono honek Irudi-iragazkia barra irekitzen du, eta hortik hainbat iragazki aplika dakizkioke hautatutako irudiari.
Hautatutako grafiko-objekturako ikuspegi-atributuak zerrendatzen dira. Uneko fitxategian txertatu edo estekatutako grafiko-objektua ez da aldatuko, objektuaren ikuspegia bakarrik aldatuko da.
Grafiko-objektuan gardentasuna zehazten du. %Â 0 (opakua) eta +%Â 100 (gardena) arteko balioak aplika ditzakezu.
Txertatutako irudi baten bistaratzea ertzetatik moztea ahalbidetzen du. Bistaratzea soilik moztuko da, txertatutako irudia ez da aldatuko. Irudi bat hautatu behar da moztea gaitzeko.
Impress eta Draw aplikazioetan ez da elkarrizketa-koadrorik erakutsiko ikonoan klik egiten denean; horrek ordez, mozteko zortzi helduleku erakutsiko dira. Ireki hautatutako irudi baten laster-menua eta aukeratu Moztu irudia, elkarrizketa-koadroa erabili nahi baduzu irudiaren ertzak mozteko.
Arrastatu zortzi heldulekuetako edozein, irudiaren ertzak mozteko.
Aingura-aukera desberdinen artean txandakatzea ahalbidetzen du.
Hautatutako objektua pilaketa-ordenaren goialdera eramaten du. Horrela, beste objektuen aurretik egongo da.
Hautatutako objektua pilaketa-ordenaren behealdera eramaten du. Horrela, beste objektuen atzetik egongo da.