Egoera barra

Uneko orriari buruzko informazioa erakusten du Egoera barrak.

Dokumentuko kokagunea

Uneko orriaren zenbakia eta kalkulu-orrian guztira dauden orrien kopurua erakusten ditu.

Uneko orrialde-estiloa

Uneko Orrialde-estiloa bistaratzen du. Egin klik bikoitza estiloa editatzeko, eskuineko klik beste estilo bat hautatzeko.

Zooma

Uneko orrialdea bistaratzeko zoom-faktorea zehazten du.

Txertatze modua

Uneko txertatze modua bistaratzen du. INSRT = txertatu eta OVER = gainidatzi txandaka ditzakezu hemen.

Hautapen modua

Hautapen modu desberdinak txandakatzen ditu.

Dokumentuko aldaketak

Dokumentuari egindako aldaketak gorde gabe badauze, * bistaratuko da eremu honetan Egoera barran. Dokumentu berri gorde gabeei ere aplikatzen zaie hori.

Sinadura digitala

Ikus baita ere: Sinadura digitalak.

Formula estandarra, data/ordua, errore-mezua

Uneko dokumentuari buruzko informazioa erakusten du. Lehenespenez, hautatutako gelaxken edukiaren batura erakusten da.

Emaguzu laguntza!