Tresnak
Tresnak menuak zenbait komando ditu ortografia egiaztatzeko, orri-erreferentzien aztarnei jarraitzeko, akatsak aurkitzeko eta agertokiak definitzeko.
Gainera, makroak sortu eta eslei ditzakezu, eta tresna-barra, menu eta teklatuen itxura konfiguratu ere bai, LibreOffice aplikazioetako aukera lehenetsiak ezartzeaz gainera.
Ortografia eskuz egiaztatzen du.
LibreOffice aplikazioak automatikoki egiaztatu dezake ortografia testuak idatzi ahala, eta gaizki idatzitako hitzak marra uhindu gorri batekin azpimarratzen ditu.
Erabili sinonimoen hiztegia sinonimoak edo hitz erlazionatuak bilatzeko.
Azpimenu bat irekitzen du hizkuntzaren komando zehatzak aukeratzeko.
Idazten duzun bitartean testua automatikoki ordezteko aukerak ezartzen ditu.
Dokumentuak estaltzen direnean, bere zati batzuk edo zenbait hitz estali egiten dira beste inork erabili edo ikusi ez ditzan.
Erabili estaltze automatikoa automatikoki estali nahi diren hitzak eta ereduak definitzeko.
URLak gune bero deitzen diren area zehatz batzuetan, grafiko batean edo grafiko multzo batean erants daitezke. Irudi-mapa bat gune bero bat edo gehiagoren talde bat da.
Aldagai bateko ekuazioa ebazteko elkarrizketa-koadroa irekiko du.
Ebazlearen elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Ebazle baten bidez, posible da problema matematikoak ebaztea aldagai ezezagun anitzetatik eta aldagaien gaineko murrizapen multzo batetik abiatuta, xedeak bilatzeko metodoak erabilita.
Kalkulu-orriaren Detektibea aktibatzen du komando honek. Detektibearekin, mendekotasunen aztarnari jarraitu ahal izango diozu uneko formula-gelaxkatik kalkulu-orriko gelaxketara.
Hautatutako orri-arearentzako agertoki bat definitzen du.
Inprimakien diseinurako modua aktibatzeko, kontrol-morroiak gaitzeko/desgaitzeko eta dokumentuetan inprimaki-kontrolak txertatzeko komandoak ditu.
Kalkulu-orri bat partekatzen bada, erabiltzaile anitzek ireki eta editatu ahal izango dute aldi berean.
Babestu orria edo Babestu kalkulu-orriaren egitura komandoek eragotzi egiten du orrietako gelaxketan edo dokumentuko orrietan aldaketak egitea. Nahi izanez gero, pasahitz bat defini dezakezu. Pasahitza definitzen baduzu, gero pasahitza sartu beharko da babesa kentzeko.
Makroak grabatu edo antolatu eta edita daitezke.
LibreOffice dokumentuetako objektuak ikuskatzen ditu eta onartzen diren UNO zerbitzuak eta erabilgarri dauden metodoak, propietateak eta inplementatutako interfazeak erakusten ditu.
Hedapenen kudeatzaileak LibreOffice hedapenak gehitzen, kentzen, desgaitzen, gaitzen eta eguneratzen ditu.
LibreOffice aplikazioaren menuak, laster-menuak, laster-teklak, tresna-barrak eta gertaerei esleitutako makroak pertsonalizatzen ditu.
Programaren konfigurazioa pertsonalizatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du komando honek.