Formatua

Formatua menuak dokumentuko gelaxka hautatuei, objektuei eta gelaxka-edukiei formatua emateko komandoak ditu.

Testua

Azpimenu bat irekitzen du testuari formatua emateko komandoak aukeratu ahal izateko.

Garbitu zuzeneko formatua

Hautapenaren formatu zuzena kentzen du.

Gelaxkak

Hautatutako gelaxketarako formatu-aukerak zehatz ditzakezu eta atributuak aplikatu elkarrizketa-koadro honetan.

Errenkada

Errenkadaren zabalera ezartzen du eta hautatutako errenkadak ezkutatzen edo erakusten ditu.

Zutabea

Zutabearen zabalera ezartzen du eta hautatutako zutabeak ezkutatzen edo erakusten ditu.

Orria

Orriaren izena ezartzen du eta hautatutako orriak ezkutatzen edo erakusten ditu.

Batu eta bereizi gelaxkak

Gelaxka-barruti bat hautatu eta gelaxka bakarrean batu daitezke. Alderantziz, lehenago batutako gelaxka bat hartu eta gelaxka anitzetan bereizi daiteke.

Orrialde-estiloa

Elkarrizketa-koadro bat irekiko du,dokumentuko orri guztien itxura zehaztu ahal izateko.

Inprimatze-tarteak

Inprimatze-tarteak kudeatzen ditu. Inprimatze-tarteetako gelaxkak bakarrik inprimatuko dira.

Karakterea

Hautatutako karaktereen letra-tipoa eta letra-tipoaren formatua aldatzen ditu.

Paragrafoa

Uneko paragrafoaren formatua aldatzen du, adibidez koskak eta lerrokatzea.

Autoformatua

Hautatutako orri-barrutiari Autoformatua aplikatzeko edo zuk zeuk sortutako Autoformatuak definitzeko, erabili komando hau.

Baldintzapeko formatua

Erabili baldintzapeko formatua barruti jakin bateko gelaxka bakoitzari bere edukiaren arabera zein gelaxka-estilo aplikatuko zaion zehazten duten baldintzak definitzeko.

Aingura

Hautatutako objektuaren ainguratze-aukerak erakusten ditu.

Lerrokatu objektuak

Hautatutako objektuak besteekin lerrokatzen ditu.

Lerrokatzea (Testu-objektuak)

Ezarri uneko hautapenaren lerrokatze-aukerak.

Antolatu

Hautatutako objektu(ar)en pilatze-ordena aldatzen du.

Irauli

Hautatutako objektua horizontalean edo bertikalean iraultzen du.

Elkartu

Hautatutako objektuak batera mantentzen dira. Horrela, objektu bakar gisa eraman edo formatea daitezke.

Grafikoa

Azpimenua irekitzen du hautatutako objektuaren propietateak editatzeko.

Kontrola

Hautatutako kontrol baten propietateak editatzeko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.

Inprimakia

Besteak beste, inprimaki osoaren datu-iturburua eta gertaerak zehatz ditzakezu elkarrizketa-koadro honetan.

Emaguzu laguntza!