Ikusi
Menu honetan dokumentuaren pantailako bistaratzea kontrolatzeko komandoak daude.
Normala
Orriaren diseinu-ikuspegi normala erakusten du.
'Hautatu gogokoen duzun erabiltzaile-interfazea' elkarrizketa-koadroa irekitzen du, LibreOffice aplikazioetan erabiliko den interfaze-diseinua aukeratu ahal izateko.
Tresna-barrak erakusteko eta ezkutatzeko azpimenu bat irekitzen du. LibreOffice komandoetara bizkor heltzeko tresna-barra batean ikonoak eta aukerak daude.
Formula-barra erakusten edo ezkutatzen du; formulak sartzeko eta editatzeko erabiltzen da formula-barra. Kalkulu-orrietan erabiltzen den tresnarik garrantzitsuena da.
Leihoaren beheko ertzeko Egoera barra erakusten edo ezkutatzen du.
Zutabeen eta errenkaden goiburukoak erakusten ditu.
Bistaratu sareta-marrak
Txandakatu saretaren marren ikusgaitasuna uneko orrian.
Txandakatu objektuak uneko orrian mugitzea eta modu zehatzean kokatzea ahalbidetzen duten sareta-puntuen eta gida-marren ikusgaitasuna
Gelaxkaren edukia kolore desberdinetan bistaratzen du, motaren arabera.
Erakutsi formula
Bistaratu gelaxkako formula-adierazpena, kalkulatutako emaitzaren ordez.
Iruzkinak
Bistaratu uneko kalkulu-orriaren dokumentuaren gelaxka-iruzkinak.
Uneko leihoa zatituko du gelaxka aktiboaren goi-ezkerreko ertzean.
Gelaxka aktiboaren goi-ezkerraldeko ertzean zatituko du orria, eta hortik aurrera goi-ezkerraldeko arean ezingo da korritu.
Uneko kalkulu-orriaren lehen errenkada edo lehen zutabea finkatzen du.
Alboko barra erabiltzaile-interfaze grafiko bertikala da, testuinguru-propietateak, estilo-kudeaketa, dokumentu-nabigazioa eta multimedia-galerien eginbideak eskaintzen dituena.
Erabili alboko barrako 'Estiloak' panela gelaxkei eta orriei estiloak esleitzeko. Aurretik dauden estiloak aplikatu, eguneratu eta aldatu ditzakezu, edo estilo berriak sortu.
Alboko barrako 'Galeria' panela irekitzen du. Bertan irudiak eta soinu-fitxategiak aukeratu ditzakezu zure dokumentuan txertatzeko.
Komando honek alboko barrako 'Funtzio-zerrenda' panela irekitzen du, dokumentuetan txerta ditzakezun funtzio guztiak erakusteko.
LibreOffice(e)nerregistratutako datu-baseak zerrendatzen ditu eta datu-baseetako edukia kudea daiteke.
Writer edo Calc aplikazioen menuak eta tresna-barrak erakusten edo ezkutatzen ditu. Pantaila osoko modutik irteteko, egin klik Pantaila osoa botoian edo sakatu Esc tekla.
LibreOffice(r)en pantaila-bistaratzea txikitzen edo handitzen du.