LibreOffice 7.3 laguntza
Uneko dokumentuaren edukia editatzeko komandoak ditu menu honek.
Azken komandoa edo idatzitako azken sarrera desegiten du. Desegin nahi duzun komandoa hautatzeko, egin klik Estandarra barrako Desegin ikonoaren ondoan dagoen gezian.
Azken Desegin komandoaren ekintza desegiten du. Desegin nahi duzun Desegin urratsa hautatzeko, egin klik Estandarra barrako Berregin ikonoaren ondoan dagoen gezian.
Arbelaren edukia kurtsorearen kokalekuan txertatzen du, eta hautatuta dagoen edozer testu edo objektu ordezten du.
Arbeleko edukiak uneko fitxategian txertatzen ditu, baina zerorrek zehazten duzun formatuan.
Txandakatu testuak bilatzea edo dokumentu batean elementuz elementu nabigatzea ahalbidetzen duen Bilatu tresna-barraren ikusgaitasuna.
Fitxategiko aldaketen segimendua egiteko erabilgarriak diren komandoak zerrendatzen ditu.
Uneko dokumentua hautatutako dokumentu batekin konparatzen du. Hautatutako dokumentuaren edukia ezabatze gisa markatzen da irekitzen den elkarrizketa-koadroan. Nahi izanez gero, hautatutako fitxategiaren edukia uneko dokumentuan txerta daiteke ezabatutako sarrera egokiak hautatuta, eta ondoren Ezetsi eta Txertatu aukeretan klik eginda.
Dokumentu beraren kopietan egindako aldaketak inportatzen ditu jatorrizko dokumentura. Oin-ohar, goiburuko, marko eta eremuetan egindako aldaketei ez ikusi egiten zaie. Aldaketa berberak automatikoki batzen dira.
Uneko dokumentua kanpoko fitxategiekin lotzen dituzten estekak kendu edo aldatu egin daitezke. Uneko fitxategiaren edukia eguneratu daiteke kanpotik estekatutako fitxategiaren azken bertsioarekin. Komando honek ez dio eragiten hiperestekei eta ez dago erabilgarri uneko dokumentuak ez badauka beste fitxategi batzuekin lotzen duen estekarik.