LibreOffice 7.3 laguntza
Komando hauek uneko dokumentuari aplikatu, dokumentu berri bat ireki edo aplikazioa ixten dute.
Azkenekoz irekitako fitxategiak zerrendatzen ditu. Zerrendako fitxategi bat irekitzeko, egin klik haren izenean.
Gutun komertzialak eta pertsonalak, faxak, agendak, aurkezpenak eta abar egiteko laguntzen dizu.
Uneko dokumentuaren bertsio anitz gordetzen eta antolatzen ditu fitxategi berean. Aurreko bertsioak ireki, ezabatu eta konpara daitezke.
Uneko dokumentua beste leku batean edo beste fitxategi-izen edo fitxategi mota batekin gordetzen du.
Uneko fitxategia Portable Document Format formatuan (PDF), 1.4 bertsioan, gordetzen du. PDF bat edozein plataformatan ikusi eta inprima daiteke jatorrizko formatuan, baldin eta dagokion softwarea instalatuta badago.
Uneko dokumentuaren aldi baterako kopia bat sortzen du HTML formatuan, sistemaren web-arakatzaile lehenetsia irekitzen du, eta HTML fitxategia web-arakatzailean bistaratzen du.
Inprimatutako orrialdearen aurrebista bistaratzen du edo aurrebista ixten du.
Uneko dokumentua, hautapena edo zehaztu diren orrialdeak inprimatzen ditu. Uneko dokumentuaren inprimatzeko aukerak ere ezarri daitezke. Inprimatzeko aukerak inprimagailuaren eta erabiltzen den sistema eragilearen arabera aldatu daitezke.
Uneko fitxategiaren propietateak bistaratzen ditu, estatistikak barne, adibidez, hitz-kontaketa eta fitxategiaren sortze-data.
Dokumentuan eta dokumentutik sinadura digitalak gehitzen eta kentzen ditu. Elkarrizketa-koadroa ziurtagiriak ikusteko ere erabil daiteke.
LibreOffice programa guztietatik irteten da eta aldaketak gordetzeko eskatzen du. Komando hau ez dago macOS sistemetan.